Asahifuji Seiya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asahifuji Seiya

Bizitza
JaiotzaTsugaru (en) Itzuli1960ko uztailaren 6a (63 urte)
Herrialdea Japonia
Jarduerak
Jarduerakrikishi (en) Itzuli

Asahifuji Seiya (japonieraz: 旭富士 正也?, Tsugaru, Aomori, 1960ko uztailaren 6a) , Seiya Suginomori (japonieraz: 杉野森 正也 Suginomori Seiya?) jaioa, japoniar sumo borrokalari ohia da. 1990eko uztailean, Japoniako 63. yokozuna (txapeldun handi) aukeratu zuen Sumoaren Elkarteko Txapeldun Handia Aukeratzeko Kontseiluak. 1979an, Asahifuji gaztea Osakako Kinki Unibertsitatera joan zen, sumoan aritzeko ikas-sari batekin. Bigarren urtean alde egin zuen handik. 1982an ekin zion borrokari ostera, eta aise igaro zen sumoko beheko lehen hiru mailetatik. 1983ko martxoan, Asahifuji sumoko goi-mailara igo zen. Laster, pankreatitis bat gainditurik, txapeldun gazte bihurtu zen, eta, 6 lehiaketaren ondoren, 27 urterekin, txapeldun senior. Izan zuen problemarik artean, pankreatitisa berrituta. Azkenean, halere, denei nagusitu zitzaien, eta yokozuna titulua eman zioten. Asahifujik hamabosna eguneko bi txapelketa irabazi, eta bietan 14-1eko emaitza ia biribila lortu ondoren irabazi zuen ohore hori. Horrezaz aparte, sari eta ohore ugari ditu jasorik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Japonia
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.