Edukira joan

Asier Gonzalez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asier Gonzalez
Bizitza
JaiotzaBilbo eta Begoña1982ko maiatzaren 11 (42 urte)
Herrialdea Bizkaia
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, irakaslea eta politikaria
Musika instrumentuaAlboka
txalaparta

Asier Gonzalez Soreasu (Santutxu, Bilbo, 1982ko maiatzaren 11a) euskal musikari, irakasle eta politikaria da. EH-Bilduko zinegotzia izan zen Bilbon 2019 eta 2023 bitartean.[1] Kazetaritza eta irakasle ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ogibidez BilbaoMusika Eskolako irakaslea da, herri-musika sailean. Herri-mugimenduko alor diferenteetan murgilduta egon da Santutxu auzoan urte luzez, kultur suspertzaile gisa.[2]

Bilboko zinegotzia (2019-2023)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko udalean EH-bilduko zinegotzia izan zen 4 urtez, 2019 eta 2023 bitartean. Urte horietan zinegotzi moduan gehien landu zituen gaiak lau hauek izan ziren: 1) Haurren heziketa. Eskolen, Haurguneen eta Kideguneen mantenua indartzea; 2) ludopatiaren hazkundea etetea eta gazteen artean horren kontzientzia piztea; 3) genero-berdintasuna; 4) eta mugikortasun iraunkorra.[1][3][4]

Irakasle eta musikaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alboka eta txalaparta jotzen du eta BilbaoMusika Eskolan irakaslea da herri-musika sailean eta hainbatetan parte hartu du eskolako irakasleen artean antolatzen dituzten kontzertuetan.[2][5][6]

Bilboko Udal Musika Bandarekin eta Bilboko Udal Txistulareni Bandarekin ere jo izan du txalaparta Iker Diez-ekin batera (80 Bider Ttakun).[7] Esaterako 2017an Azkuna Zentroan jo zuten Sebastián Lizaso eta Xabi Paya bertsolariek ere parte hartu zutela.[8]

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atxilotuta 2014an eta absolbituta 2016an

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an Guardia Zibilak atxilotu zuen Santutxu auzoan gauez antolatu zuen operazio handi baten barruan. 2008ko ETAren paper batzuetan bere izena azaldu zelako atxilotu zuten, baina handik egun gutxira askatu zuten[9] eta 2016an egin zen epaiketan guztiz absolbitu zuten.[10][11][12][13]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Goikoetxea, Cristina. (2022-05-10). Udalkideak/Corporativos: “Orain, etorkizunetik etorkizunera begira lan egitea tokatzen zaigu” (Asier González, EH Bilduko udalkidea Bilboko Udalean). (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
  2. a b (Gaztelaniaz) BilbaoMusika Eskola. (2019). TRADICIONAL ALARDE DE TXISTULARIS DE ASTE NAGUSIA. Bilboko Udala 'Kultura eta Hezkuntza Saila.
  3. (Ingelesez) «Eskerrik asko Bilbo! Juntos y juntas demostraremos que somos capaces de hacer frente a esta situación desde el respeto, la solidaridad, la responsabilidad y la humanidad.» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  4. (Gaztelaniaz) «De 95.001 a 55.155 euros: esto es lo que cobra cada concejal del Ayuntamiento de Bilbao» El Correo 2019-06-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  5. BilbaoMusika Eskola. (2017). SANTA ZEZILIA - IRAKASLEEN KONTZERTUA - 2017. .
  6. XENDRAK. AZAROAK 16. 19:00. 81L8AOMUSIKA ESKOLAKO IRAKASLEEN KONTZERTUA. CAMPOS ELISEOS ANTZOKIA. BILBAO // SENDEROS. 16 NOVIEMBRE. 19:00. CONCIERTO DEL PROFESORADO DE 81L8AO MUSIKA ESKOLA. TEATRO CAMPOS ELISEOS. BILBAO. Bilboko Udala.
  7. (Gaztelaniaz) «Bilboko udal bandak 125 urte. 125 años de la banda municipal de Bilbao Artículo» BilbaoMusika (Biboko udala).
  8. Bilbo erori zen egunaren 80.Urteurrena // 80º Aniversario de la caída de Bilbao. AZKUNA ZENTROA. 80 BIDER TTAKUN,BERTSOLARIAK (Sebastián Lizaso eta Xabi Paya), Coros BilbaoMusika Abesbatzak, Udal Txistulari Banda - Banda Municipal de Txistularis, Bilboko Udal musika Banda - Banda Municipal de música de Bilbao.. Bilboko Udala.
  9. «Auzotarren berotasuna jaso du Asier Gonzalezek Santutxura heltzean - Santutxu» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  10. «Asier Gonzalez absolbitu dute - Santutxu» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  11. «Asier Gonzalezen aurkako "epaiketa politikoa" salatuko dute arratsaldean - Santutxu - 2016-05-02» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  12. (Gaztelaniaz) «Detenido un presunto colaborador del comando Bizkaia de ETA en Bilbao» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  13. (Gaztelaniaz) elcorreo.com. (2014-03-11). «Familiares y amigos del colaborador de ETA detenido esta madrugada se manifiestan en Santutxu» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]