Astrolabio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Astrolabio persiarra, XVIII. mendekoa

Astrolabioa astroen altuera, higidura eta kokalekuak zehazteko eta astronomiazko beste hainbat arazo metodo grafikoen bidez aztertzeko antzinako tresna. K.a. 200-100 urte bitartean asmatu zen, uste denez, eta Hipatia Alexandriakoa izan bide zen asmatzailea. Hainbat astrolabio-mota erabili izan dira historian zehar. Astrolabio prismadunak, 1903an Claude eta Driencourt zientzialariek asmatu zutenak, altuera jakina duen zirkulu batetik igarotzen den izarrari begiratuz toki bateko latitudea eta ordua aldi berean jakiteko balio du. Triangulaketa bidez distantziak kalkulatzeko ere balio du.

XVIII. mendean sestantea asmatu zen arte, nabigazio-tresna nagusia izan zen.

Astrolabioa antzinako instrumentua da, funtzio ugari atxikitu zaizkiona;[1] besteak beste, funtzio astronomikoak, astrologikoak, erlijiosoak betetzea ahalbidetzen duena.

ezagutzea izarren posizioa eta garaiera zeruarekiko. Astrolabioa erabiltzen zuten nabigatzaileek, astronomoek eta zientzialariek izarrak lokalizatzeko. Horrela hauen mugimendua behatu zezaketen, determinatzeko ordua bere latitudearen arabera, edo alderantziz, orduaren arabera, latitudea determinatzeko. Hortaz aparte, beste erabilpen bat dauka, dela luzerak neurtzea triangulazioaren bitartez.

Marinel musulmandarrek askotan erabiltzen zuten otoi ordua kalkulatzeko eta Mekaren norabidea jakin ahal izateko. XVI eta XVIII. mendeetan, hau izan zen nabigazio maritimoaren instrumentu nagusia, sextantea agertu arte 1750. urtean.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astrolabio hitza etimologikoki grekeratik dator, (ἀστρολάβος, astrolábos) ἄστρον, astron "izarra" eta λαμβάνειν, lambanein "hartu" hitzetatik. Beraz, esanahiaren interpretazio bat "izarren bilatzailea" izan liteke.[2][3]

Erdi Aroko mundu islamikoan, al-Asturlāb deitzen zitzaion eta etimologia ugari proposatu ziren. Testu arabiarretan ākhidhu al-Nujūm (arabieraz: آخِذُ ٱلنُّجُومْ) "izar hartzailea" izenpean agertzen zenez, grezierako izenaren itzulpen zuzena bezala interpretatzen da. Proposaturiko herri-etimologia ezberdinen artean, Hamza al-Isfahani zientzialari arabiarrak proposaturikoa dago, non astrolabio hitza sitara yab "izar hartzailea" esaldi pertsiarraren arabizazioa da. Proposamen hau beranduago al-Birunik deuseztatu zen. Beste proposamen islamiko batek etimologia "lab-en lerroak" esaerarekin erlazionatzen dute, non "lab" Idrisen (Enoch) semea den. Etimolgia honek alde al-Qummi zientzialaria agertu zen, al-Khwarizmik konra egiten duen bitartean.[4]

Tipologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar astrolabioa hobetu egin da, hala nola, dibertsifikatuz. Horregatik ikusi ditzakegu hainbat motatako astrolabioak: Astrolabio planisferikoa, sortu egin zena astroen konputoak eta errepresentazioak jakiteko latitude bakar bat erabiliz, astrolabio unibertsala (latitude guztientzat baliogarria zena), Rojas-eko astrolabioa, astrolabio islamdarra, hau erabiltzen zuten marinelek bukeak lokalizatzeko, eta koadrantea. Astrolabioa ipar-orratz baten antzekoa da (ipar-orratza ere nabigatzaileek erabiltzen zuten).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Grezia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astrolabioaren jatorri zehatza ezagutzen ez den arren, Claudio Ptolomeo-ren obra batzuk (matematikari eta astronomoa zena), hala nola, Almagesto, jada deskribatzen zuten bere eraiketa II. mendearen garaian. Beste hainbat matematikok erabili izan zuten, haien artean Alejandriako Hipatia, zeinak erabili zuen bere kalkuluak hobetzeko. Jakin badakigu Hipatiak bere aitarekin egin zuela lan, Teón astronomoa, zuzenketa batzuk egiteko Almagesto Ptolomeo-ren lanean eta astrolabioa eraikitzeko. Badakigu Nizeako Hiparko jada eraikitzen zituela astrolabioak Ptolomeo eta Hipatia baino lehen, nahiz eta Pergako Apolok asmatu astrolabio primitibo bat 220 eta 150 K.a., tamalez, Hiparkori atxikitu zaio askotan.

Kontserbatzen den astrolabio zaharrena Nastulus astronomo persak eraiki egin zuen 927.urtean eta Kuwait-eko Museo Nazionalean kontserbatzen da.

VIII. mendeetan jada oso ezaguna zen mundu islamearrean. Europara ailegatu zen Al-Andalusaren bitartez, XII. mendean.

Egituraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azimuth-Altitude schematic.svg

Astrolabioak oinarrian mater (ama) deituriko disko bat du, bere gainean tympan edo klima deituriko altzairuzko plater lauak dauzka, hauetan proiekzio estereografikoz latitude jakin baten gaineko zeru-esferako koordenadak (altitudea eta azimuta) grabatzen direlarik.[5]

Zirkunferentzia graduatu bat dauka (oinarri ama, edo mater) zeina, bere oinarria, birak ematen zituen orratz baten gainean. Honek puntu bat dauka begiratzeko aukeratutako izarrari. ¨Amaren¨ limitean, edo linboan, badago eskala bat gradutan neurtuta. Batzutan ordu eta minutuetan agertzen da.

Bere goikaldean, argoila bat dago, eta honekin zintzilik gelditzen da instrumentua, posizio bertikalean, horrela egin daitezke eta neurketak.

Intsrumentuaren aurrean, edo ¨amaren aurpegian¨ (faz mater), -pixkat konkaboa dena-, honetan beste bi diska sartzen dira. Barnealdekoa, tinpanoa deritzona, plaka bat da, mugitzen ez dena. Honek, esfera zelestearen koordenadak ditu grabatuak latitude konkretu batzuen arabera, barnebilduz, zenita, ortzimuga, garaieraren lerroak, azimut-a, zeleste ekuatorea, ekliptikoa eta Kantzer eta Kaprikornnioko tropikoak.

Kanpokoari, armiarma edo sarea deritzona, mugikoarra da eta planisferio transparente bat errepresentatzen du, eguzkia, ilargia eta izar distiratsuenen posizioak edukiz. Armiarmaren gainean, orratz bat dago, ikuspuntu batekin. Hau erabiltzen da apuntatzeko bilatutako astrorantz. Eguzkiari apuntatuz gero, bertoko ordua adierazi nahi du.

Amaren atzeko partea balio du dorre bateko altuera jakiteko, honekiko distantzia eta zodiakoko sinboloa jakiteko. Hau jakiten zuten, eguzkiak zodiakoko posizio bat okupatzen zuelako.

Parte honen gainean orratz bat bakarrik zegoen, alidada bi ikuspuntu zituena irakurketak egiteko.

Astrolabio ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- al-Sahlî-ren astrolabioa.

- al-Tūsī-ren astrolabio lineala.[6]

- al-Shatir-en alderantzizko astrolabioa (al‐āla al‐jāmiʿa).[7][8]

- Pragako Erloju Astronomikoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Menéndez Pidal, Gonzalo (2003). Hacia una nueva imagen del mundo (1 edición). Real Academia de la Historia. p. 234. ISBN 84-259-1245-8.
  2. ↑ Real Academia Española y Asociación de Academias de la Lengua Española (2014). «astrolabio». Diccionario de la lengua española (23.ª edición). Madrid: Espasa. ISBN 978-84-670-4189-7. Consultado el 25 de febrero de 2019.
  3. ↑ Ridpath, Ian (1999). Diccionario de astronomía. Editorial Complutense. p. 60. ISBN 9788489784703. Consultado el 21 de junio de 2016.
  4. ↑ https://web.archive.org/web/20111215090942/http://www.scribd.com/doc/24820232/Islamic-Science-An-Instrument-of-Mass-Calculation-Nastulus-Baghdad-900-CA David A. King. Islamic Science - An Instrument of Mass Calculation made by Nastulus en Bagdad ca. 900 (en inglés). Consultado el 13-03-2010.
  1. How to use an astrolabe I Curator's Corner S3 Ep1 #CuratorsCorner. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  2. «astrolabe: definition of astrolabe in Oxford dictionary (British & World English)» web.archive.org 2013-10-22 (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  3. (Ingelesez) «astrolabe | Etymology, origin and meaning of astrolabe by etymonline» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  4. King, D. A (1981), "The Origin of the Astrolabe According to the Medieval Islamic Sources", Journal for the History of Arabic Science, 5: 43–83
  5. Stephenson, Bruce. (2000). The universe unveiled : instruments and images through history. Cambridge University Press ISBN 0-521-79143-X. PMC 44634367. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  6. «Al-Tusi, Sharaf Al-Din Al-Muzaffar Ibn Muhammad Ibn Al-Muzaffar | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  7. (Ingelesez) King, David A.. (1983-12). «The Astronomy of the Mamluks» Isis 74 (4): 531–555. doi:10.1086/353360. ISSN 0021-1753. (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  8. (Ingelesez) Abbud, Fuad. (1962-12). «The Planetary Theory of Ibn al-Shatir: Reduction of the Geometric Models to Numerical Tables» Isis 53 (4): 492–499. doi:10.1086/349635. ISSN 0021-1753. (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]