Hipatia Alexandriakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hipatia Alexandriakoa
Hipatia67.jpg
Bizitza
JaiotzaAlexandria, 360
HerrialdeaAntzinako Erroma
HeriotzaAlexandria415eko martxoa (54/55 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: larrutzea
Hiltzaileajendetza
Familia
AitaTeon Alexandriakoa
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Hierokles Alexandriakoa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, filosofoa, astronomoa, idazlea eta asmatzailea
InfluentziakPlaton, Plotino, Aristoteles, Teon Alexandriakoa, Diofanto Alexandriakoa eta Klaudio Ptolomeo
Eragin zuenSinesio Zirenekoa
MugimenduaNeoplatonismoa
Hipatia, Charles William Mitchellen arabera (1885)

Hipatia (Alexandria, Egipto, 370 - 415) zientzialari, filosofo, neoplatoniko eta irakaslea izan zen, bere jakinduria eta ikasketekin matematikaren eta astronomiaren garapenean lagundu zuena.[1][2][3]

Goi karguak bete zituzten aristokrata kristau eta jentileak hezi zituen,[4] , horien artean, Zireneko apezpiku Sinesio (berarekin korrespondentzia handia izan zuena), Alexandriako Hesikio eta Orestes, Egiptoko prefektua hil zenean.[5]

Alexandria IV. mendean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IV. mendean Antzinako Egipto Erromaren probintzia bat zen eta horrela jarraitu zuen VII. mendean arabiarrak heldu arte. 312 urtean, Konstantino I.a Handia enperadorea kristautasunera aldatu zen, hurrengo urtean gurtze askatasuna onartu zuelarik. 330ean, Konstantinok inperioko hiriburua Bizantziora aldatu zuen, Konstantinopla izenez ezaguna izango zena hortik aurrera. IV. mendearen amaieran Erroma bi zatitan banatzen da: Mendebaldeko Inperioa eta Ekialdeko Inperioa. Egipto Mendebaldekora atxiki zen, urte hauetan bere antzinako historiaren gainbehera bizitzen hari zelarik. Kristautasuna ere heldu zen Egiptora, gurtza desberdinen artean liskar ugari gertatu zirelarik. Eliza kristauak inperioarekiko independentzia aldarrikatzen du eta IV. mendeko enperadoreak autokratatzat zeukaten bere burua, lege guztien gainetik. Alexandrian bizi zen Teofilo apezpikua, Antiokiako Jon Krisostomoren etsaia. Alexandria eta Konstantinopolisen arteko lehia ere kontutan hartu beharra dago, mundu kristauko Elizei asko eragin baitzien. Orduan agertu zen Kopto hizkuntza, egiptoar demotikoaren eta grekoaren arteko nahasketa.

Egoera honetan etorri zen mundura Alexandriako Hipatia, ikasketak eta zientziaren eta jakinduriaren balioa ahaztuta bakarrik ez, Teofilo eta Zirilo apezpikuak bezala pertsonaiek jazarrita zegoen aro batean.[5]

Emakume bat zientzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipatia Alexandrian jaio zen IV. mendearen erdialdera. Aita, Alexandriako Teon matematikari eta astronomo ospetsu bat zen, bere garaikideek maite eta errespetatzen zutena eta bertako liburutegian lan egiten zuena, k.a. 48 urteko sutean desagertu zen Alexandriako Liburutegi mitikoaren ordez eraiki zena. Teon ez zen konforme bere jakinduria berarentzat eta bere ikasleentzat soilik gordetzen, eta bere alabari erakutsi zizkion, gauza harrigarria IV. mendean. Hipatia, jakinduria orori irekia, giro akademiko eta kulturadunean hezi zen. Historialari batzuen arabera, alaba aitari gailendu zitzaion eta Teonen idazki asko benetan Hipatiarenak direla uste da.

Erlijioen historiaz, oratoriaz, filosofiaz eta irakaskuntzaren printzipioez ere ikasi zuen. Atenas eta Erromara bidaiatu zuen, betiere ikasteko eta irakasteko grinarekin. Hipatiaren etxea bere famak erakarritako mundu osoko ikasleak batzen zituen egoitza bihurtu zen. Haren ikasleetako batzuei esker (Sinesio Zirenekoa[6] eta Hesikio Hebrearra), haren idazkiei buruzko informazio asko iritsi zaigu, liburu originalak galdu ziren arren. Epaileek hari kontsultatzen zioten sarri, politikan eragin handia zuen, eta mekanika eta teknologiarekin ere interes handia zuen. Badakigu ura iragazteko makina bat, likidoen dentsitatea neurtzeko hidrometro bat eta uraren maila neurtzeko aparatu bat asmatu zituela.[7]

Hipatia jentila zen ordea eta garai latzak pasa behar izan zituen. Gero eta kristauagoa zen hiri hartan bizitzea oso arriskutsua egitera heldu zitzaion. Bera bezalako filosofo neoplatonikoak ere jazarriak izan ziren. Asko kristau egin ziren arren, eta beldurrari eta lagunen aholkuei kasu egin gabe, Hipatiak ez zuen men egin. Hipatia sorgin arriskutsu bihurtu zen askorentzat.

Hipatiaren heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

412an, Alexandriako Zirilo apezpikua patriarka izendatu zuten, Alexandria, Konstantinopla eta Jerusalemen Erromako Aita Santuaren adinako maila zuen kargua. Zirilok, gerora santu izendatuko zutena, paganismoaren aurka gogor egin zuen katoliko borrokatua zen. Frogarik ez dagoen arre, historialariek Zirilo izan zela uste dute Hipatiaren heriotzaren erantzule nagusia.[7]

Zirilioren semeak emakume hau miresten zuen arren, ez zuen ametitu emakume bat zientzian jardutea, gainera gehiengoarentzat hain arraroa zen zientzia batean. Horregatik bere aurkako gorroto eta fanatismo giro bat eragin zuen, sorgina eta jentila deituz. 415 urteko martxoan, Nikioko Jon izeneko VII. mendeko apezpiku baten idazkien arabera, Hipatia fraide fanatiko batzuk erail zuten. Jipoitu, biluztu eta hiri osoan zehar arrastaka eraman zuten tenplu batera, han azala eta gorputza ebaki zizkioten maskor zorroztuekin, hil zen arte; gero gorputza zatikatu eta Zinaron izeneko leku batean erre zuten, horrela, beraien ustez, heresiarekin amaituz.[8]

Hilketa honen ikerketa martxan jarri zen arren, "lekuko faltak" eta Ziriloren trabek bertan behera utzi zuten. Hipatiaren heriotzarekin Platonen pentsamenduaren amaiera etorri zen, ez Alexandrian bakarrik, Inperio osoan baizik. Zientziekiko interesak gainbehera egin zuen eta Historia aro ilun batean sartu zen. Bizantzion mantendu ahal izan zuen eta denbora batera mundu musulmanean pizkunde bat izan zuen.[5]

Ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sudak esaten duen bezala, Hipatia hiru lanen egilea da: Alexandriako Diofantoren “Aritmetika”-ren inguruan egindako iruzkin bat, Pergeko Apolonioren sekzio ezagutuen inguruan egindako iruzkin bat eta “Kanon Astronomikoa” delakoarena.[9]

Alejandriako Diofantoren “Aritmetika”-ren inguruan egindako iruzkinean erakusten zuen Aritmetika kalkulu hutsa baino gehiago dela. Sokrates Eskolastikoren ustez, horrek bere lana gordetzen lagundu zuen. Hipatiaren iruzkinak problema eta arazo berriak barne hartzen zituen; hauek eskuizkribu diofantikoetara gehituz joan ziren. Beste ekarpen bat problemaren orokortasuna eta indeterminazioa balore numeriko ezezagunetatik ordezkatzea izan zen. P. Tannery historialariak aditzera ematen du ezagututako eta dauden eskuizkribu oro iturri berdin batetik datozela, eta iturri hori Hipatiaren iruzkinak dira. Hipatiaren kopia eta iruzkina Diofantoren “Aritmetika”-n kontserbatutako zaharrenetakoak direla pentsatzen du (iruzkin honek lehenengo sei liburuei erreferentzia egiten die). Ereduzko liburu bat iraindu zuela uste du, Miguel Psellus izeneko XI. mendeko filosofo bizantziarraren eskutik kopiatutakoa, eta Konstantinoplaren erorketa eta gero galdutakoa. Beste kopia bat egin zela uste da, VII. eta XIII. mendeen bitartean, baina hau ere galdu egin omen zen. Hala ere, galdu baino lehen berriz kopiatua izan zen. Bere etengabeko kopiaketari esker eta guregana heldu zen.

Apolonioren “Konikak” lanean geometriari buruzko tratatu bat ere idatzi zuen. Hipatiaren testua Apolonioren sekzio konikoen bertsio baldar bat da. Bere heriotzarekin sekzio konikoak ahaztu egin ziren XVII. mendera arte.

Bere aita Teon “Comentarios” izeneko lanaren idazle emankorra izan zen. Bere lan matematiko ugari oraindik bizi dira: Euklidesen “La revisión de los elementos” eta “La revisión de el Data y La Óptica”. “La Revisión de los Elementos” lanaren edizioa, liburuaren beste edizioen oinarria izan da eta are gehiago, erreferentzi bertsioa izan da XIX. mende bukaerara arte. Hipatiak bere aitarekin berrikuste eta hobekuntza horretan parte hartzea posiblea da, bere aitak Hipatia aipatzen baitu bere dizipulu eta erkide gisa. Gainera, elkarrekin Euklidesen matematikaren lanaren inguruko lan bat idatzi zuten.

Teonen beste obra bat Almagesto Tolomokoaren hamahiru liburuen gainean egindako iruzkinak dira. Teonen iruzkina hainbat ediziotan inprimatua izan da. Teonek Hipatiari erreferentzia egiten dio, berrikusten edizio bat egin zuena bera izan zela esanez: paravagoostheísees. Ondokoa dio: “Comentario de Teón de Alejandría al tercer libro del Sistema Matemático de Tolomeo. Edición controlada por la filósofa Hipatia, mi hija”. Teonen hitzak interpretazio desberdinak jaso ditzake; batetik, III. liburua begiratu solik egin zuela, eta bestetik, aitak iruzkina egiten zuen bitartean bere alabak liburuaren edizio zuzendua egin zuela.

Badirudi Hipatiak heliozentrismoaren tesiaren defendatzaile sutsua izan zela, geozentrikoaren aurka eginez. III. liburuaren iruzkinen garrantzia oinarritzen dira, Teon Almagestoa iruzkintzerakoan, Hipatia konturatu zela Tolomeoren obra ondorio matematiko anitzak ematen zituela. Bere aita, berriz, ez zen horretaz konturatu. Hipatiak kalkulatu zituen zeruko gertakarien balore matematikoak Tolomeoren eskutik deskribatutakoak. Honen emaitza astroen mugimenduari buruzko taulak edota “Kanon Astronomikoa” izan ziren. “El Canón Astronómico”, Hipatiak egindako taulak astroen mugimenduen ikerketarako, agian lan horren parte izan zitezke edota jatorrizko lan independente baten emaitza izan.

Zireneko Sinesiorekin mantendutako posta-trukeari esker, bere ekarpen zientifikoen berri dugu, esate baterako, aparatu batzuen asmakuntza. Sinesiok Peoniori, zientzia gustuko zuen militar bati, bidalitako 160. gutunean zilarrezko astrolabio bat bidaltzen diola dio. Badirudi astrolabioren teoria eta bere erailketaren xehetasunak Tolomeotik pasatu zirela, Teonetik Hipatiara eta Hipatiatik Sinesiora.[10]

15. gutunean Sinesiok Hipatiari hidroskopio bat eskatzen dio. Sinesioak bere eskaera bere osasun txarrari egozten dio. Gero, likidoen arintasuna pisatzeko eta neurtzeko asmoa zuela aitortzen du. Autore batzuk uste dute ur erloju bat zela; beste batzuk, Fermatek esate baterako, hidrometro bat dela uste du. Autore batzuk, beste tresneria batzuk Hipatiari atxikitzen dizkiote, adibidez planisferioa edota ura destilatzeko aparatu bat.[11]

Gorde pentsatzeko eskubidea, oker pentsatzea ere hobe baita inola ere ez pentsatzea baino. (Hipatia)[12]

Gehiago jakiteko...[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipatiak, Greziar garaiko arbaso gehiengoak bezala, sekzio konikoei erakarpen handia egin zien. Sekzio konikoak kono bat ebakitzean sortzen diren kurbak dira. Hau esanda, ikus dezagun ariketa interesgarri hau.

Nola irudikatuko zenuke elipse bat soka bat eta bi txintxeta erabiliz?

Lehendabizi, orri bat mahai batean zein gainazal leun batean jartzen dugu eta 2 txintxeten bitartez lotzen dugu gainazalera. A eta B txintxetak 10 bat zentimetrotara banatuko ditugu. Gero, soka fin batez edo hari batez (14-15 zentimetroko luzerakoa) A txintxeta eta B txintxeta lotzen ditugu.

Azkenik, arkatz baten laguntzaz soka tente jarri. Arkatza mugitzean, irtengo den irudia elipse bat izango da.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Irazustabarrena Uranga, Nagore. (2008). «Alexandriako andra argia» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-08-26).
  2. Russell, Dora (Trad. Eduardo Viñuela). (2005). ISBN 978-84-96476-44-8..
  3. Casado Ruiz de Loizaga, María José. (2006). Las damas del laboratorio: mujeres científicas en la historia. Madrid: Debate ISBN 978-84-8306-688-1..
  4. Cerqueiro, Daniel. (2006). P.Ven.: Buenos Aires ISBN 987-9239-16-4..
  5. a b c (Ingelesez) «Hypatia | Death, Facts, & Biography | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  6. Sinesio de Cirene. (1993). Introducción, traducción y notas de F. A. García Romero. Madrid: Editorial Gredos ISBN 978-84-249-1627-5..
  7. a b (Gaztelaniaz) «Hipatia, la científica de Alejandría» historia.nationalgeographic.com.es 2015-11-05 (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  8. (Gaztelaniaz) «Así fue asesinada Hipatia de Alejandría» historia.nationalgeographic.com.es 2015-03-12 (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  9. (Gaztelaniaz) «Hypatia de Alejandría, la primera mujer astrónoma» El País 2009-04-29 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  10. (Gaztelaniaz) «El misterio de la brutal muerte de Hipatia, la "primera" matemática de la historia» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  11. (Gaztelaniaz) «Hipatia» Mujeres con ciencia 2015-06-15 (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  12. (Ingelesez) «Hypatia» Britannica Presents 100 Women Trailblazers 2019-02-16 (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Archer, William (2013), The Theatrical World For 1893–1897, HardPress, ISBN 978-1-314-50827-7
  • Banev, Krastu (2015), Theophilus of Alexandria and the First Origenist Controversy: Rhetoric and Power, Oxford, England: Oxford University Press, ISBN 978-0-19-872754-5
  • Belenkiy, Ari (1 April 2010), "An astronomical murder?", Astronomy & Geophysics, 51 (2): 2.9–2.13, Bibcode:2010A&G....51b...9B, doi:10.1111/j.1468-4004.2010.51209.x
  • Booth, Charlotte (2017), Hypatia: Mathematician, Philosopher, Myth, London: Fonthill Media, ISBN 978-1-78155-546-0
  • Bradley, Michael John (2006), The Birth of Mathematics: Ancient Times to 1300, New York City: Infobase Publishing, ISBN 978-0-8160-5423-7
  • Bregman, Jay (1982), Brown, Peter (ed.), Synesius of Cyrene: Philosopher-Bishop, The Transformation of the Classical Heritage, Berkeley: University of California Press, ISBN 978-0-520-04192-9
  • Cameron, Alan; Long, Jacqueline; Sherry, Lee (1993), Barbarians and Politics at the Court of Arcadius, Berkeley and Los Angeles: University of California Press, ISBN 978-0-520-06550-5
  • Cameron, Alan (2016), "Hypatia: Life, Death, and Works", Wandering Poets and Other Essays on Late Greek Literature and Philosophy, Oxford, England: Oxford University Press, ISBN 978-0-19-026894-7
  • Cohen, Martin (2008), Philosophical Tales: Being an Alternative History Revealing the Characters, the Plots, and the Hidden Scenes that Make Up the True Story of Philosophy, New York City and London: Wiley-Blackwell, ISBN 978-1405140379
  • Curta, Florin; Holt, Andrew (2017), Great Events in Religion: An Encyclopedia of Pivotal Events in Religious History, vol. 1: Prehistory to AD 600, Santa Barbara, CA: ABC-CLIO, ISBN 978-1-4408-4598-7
  • Castner, Catherine J. (2010), "Hypatia", in Gagarin, Michael; Fantham, Elaine (eds.), The Oxford Encyclopedia of Ancient Greece and Rome, vol. 1: Academy-Bible, Oxford, England: Oxford University Press, pp. 49–51, ISBN 978-0-19-538839-8
  • Deakin, M. A. B. (1992), "Hypatia of Alexandria" (PDF), History of Mathematics Section, Function, 16 (1): 17–22
  • Deakin, Michael A. B. (1994), "Hypatia and her mathematics", American Mathematical Monthly, 101 (3): 234–243, doi:10.2307/2975600, JSTOR 2975600, MR 1264003
  • Deakin, Michael A. B. (2007), Hypatia of Alexandria: Mathematician and Martyr, Amherst, NY: Prometheus Books, ISBN 978-1-59102-520-7
  • Deakin, Michael (2012), "Hypatia", Encyclopædia Britannica
  • Dzielska, Maria (1996), Hypatia of Alexandria, Cambridge, MA: Harvard University Press, ISBN 978-0-674-43776-0
  • Dzielska, Maria (2008), "Learned women in the Alexandrian scholarship and society of late Hellenism", in el-Abbadi, Mostafa; Fathallah, Omnia Mounir (eds.), What Happened to the Ancient Library of Alexandria?, Leiden, The Netherlands: Brill, pp. 129–148, ISBN 978-9004165458
  • Edwards, Catharine (1999), Roman Presences: Receptions of Rome in European Culture, 1789-1945, Cambridge, England: Cambridge University Press, ISBN 978-0-521-59197-3
  • Emmer, Michele (2012), Imagine Math: Between Culture and Mathematics, New York City: Springer, ISBN 978-8847024274
  • Engels, David (2009), "Zwischen Philosophie und Religion: Weibliche Intellektuelle in Spätantike und Islam", in Groß, Dominik (ed.), Gender schafft Wissen, Wissenschaft Gender? Geschlechtsspezifische Unterscheidungen Rollenzuschreibungen im Wandel der Zeit (PDF), Kassel University Press, pp. 97–124, ISBN 978-3-89958-449-3
  • Haas, Christopher (1997), Alexandria in Late Antiquity: Topography and Social Conflict, Baltimore, MS and London: The Johns Hopkins University Press, ISBN 978-0-8018-5377-7
  • Hoche, Richard (January 1860), "XV. Hypatia, die tochter Theons", Philologus (in German), 15 (1–3): 435–474, doi:10.1524/phil.1860.15.13.435, S2CID 165101471
  • Knorr, Wilbur (1989), "III.11: On Hypatia of Alexandria", Studies in Ancient and Medieval Geometry, Boston: Birkhäuser, pp. 753–804, doi:10.1007/978-1-4612-3690-0_27, ISBN 978-0-8176-3387-5, S2CID 160209956
  • Macqueen-Pope, Walter (1948), Haymarket: theatre of perfection, Allen
  • Mark, Joshua J. (17 February 2014), "Historical Accuracy in the Film Agora", World History Encyclopedia
  • Novak, Ralph Martin, Jr. (2010), Christianity and the Roman Empire: Background Texts, Harrisburg, PA: Bloomsbury Publishing, pp. 239–240, ISBN 978-1-56338-347-2
  • Oakes, Elizabeth H. (2007), "Hypatia", Encyclopedia of World Scientists, New York City: Infobase Publishing, p. 364, ISBN 9781438118826
  • Pasachoff, Naomi; Pasachoff, Jay M. (2007), "Hypatia", in Trimble, Virginia; Williams, Thomas R.; Bracher, Katherine; Jarrell, Richard; Marché, Jordan D.; Ragep, F. Jamil (eds.), Biographical Encyclopedia of Astronomers, New York City: Springer, ISBN 978-0387304007
  • Penella, Robert J. (1984), "When was Hypatia born?", Historia: Zeitschrift für Alte Geschichte, 33 (1): 126–128, JSTOR 4435877
  • Riedweg, Christoph (2005) [2002], Pythagoras: His Life, Teachings, and Influence, Ithaca, NY: Cornell University Press, ISBN 978-0-8014-7452-1
  • Ronchey, Silvia (2021) [2011], Hypatia: The True Story, Berlin-New York: DeGruyter, ISBN 978-3-1107-1757-0
  • Rosser, Sue Vilhauser (2008), Women, Science, and Myth: Gender Beliefs from Antiquity to the Present, Santa Barbara, California: ABC-CLIO, ISBN 978-1598840957
  • Theodore, Jonathan (2016), The Modern Cultural Myth of the Decline and Fall of the Roman Empire, Manchester, England: Palgrave, Macmillan, ISBN 978-1-137-56997-4
  • Waithe, Mary Ellen (1987), Ancient Women Philosophers: 600 B.C.–500 A. D, vol. 1, Dordrecht, The Netherlands: Martinus Nijhoff Publishers, ISBN 978-90-247-3368-2
  • Walsh, Christine (2007), The Cult of St Katherine of Alexandria in Early Medieval Europe, Ashgate Publishing, Ltd., ISBN 978-0-7546-5861-0
  • Watts, Edward J. (2008) [2006], City and School in Late Antique Athens and Alexandria, Berkeley and Los Angeles: University of California Press, ISBN 978-0520258167
  • Watts, Edward J. (2017), Hypatia: The Life and Legend of an Ancient Philosopher, Oxford, England: Oxford University Press, ISBN 978-0190659141
  • Wessel, Susan (2004), Cyril of Alexandria and the Nestorian Controversy: The Making of a Saint and of a Heretic, Oxford Early Christian Studies, Oxford, England: Oxford University Press, ISBN 978-0-19-926846-7
  • Whitfield, Bryan J. (Summer 1995), "The Beauty of Reasoning: A Reexamination of Hypatia and Alexandria" (PDF), The Mathematics Educator, 6 (1): 14–21, archived from the original (PDF) on 2 September 2006, retrieved 17 April 2010
  • Benedetto, Canio; Isola, Stefano; Russo, Lucio (31 January 2017), "Dating Hypatia's birth: a probabilistic model", Mathematics and Mechanics of Complex Systems, Berkeley, CA: Mathematical Sciences Publishers, 5 (1): 19–40, doi:10.2140/memocs.2017.5.19

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]