Atari:Eguzki-sistema/Definizioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguzki-sistema

Eguzki-sistemak eguzkiaren inguruan, oro har orbita ezberdinetan jirabiran, dabiltzan objektu ezberdinak (planetak, planeta nanoak, sateliteak, asteroideak, kometak...) biltzen ditu. Zentzu zabalagoan, eguzkiak espaziora bidalitako partikulen eraginpean dagoen espazio eremu osoa hartzen du. Espazio honen kanpo mugak heliopausa du izena.

Sorrera[aldatu iturburu kodea]

Lurraren sorrera Eguzki sistemaren sorrerarekin loturik dago. Eguzki sistemaren sorrera duela 5000 milioi urte inguru kokatua dago, nebulosako materialak dardaratzen eta elkarri eragiten hasi zirenean, inguruko izar baten leherketak sortutako talka-uhinaren ondorioz seguruenik. Nebulosako materia hori trinkotzen hasi eta gerorako sistemaren erdigunean kokatu zen, masa horren grabitazio-indar ikaragarriak konprimitu eta berotu zuelako, erreakzio nuklearrak sortzeko bezainbeste, materia hori. Erreakzio arte, hori grabitanuklear horiengatik izarrek bero eta argi kopuru handiak igortzen dituzte, horrela Eguzkia sortu zen.

Eguzki-igorpen handi horiek putz egin eta materiaren parte handi bat espaziorantz bidali zuen. Bestea, izar gaztearen inguruan biraka geratu zen disko lau bat osatu (disko protoplanetarioa) grabitate-indarraren eraginez gertatu zen. Disko horretan, materialik trinkoenak erdigunetik gertuago kokatu ziren. Gero, planetesimala, kontzentrazioak, sortu ziren materiazko diskoan. Horiek eguzkiaren inguruko orbita desberdinetan kokatu ziren eta elkarren kontra talka egiten eta apurtzen hasi ziren, gero eta gorputz handiagoetan metatzeko, inguruko materia askea erakartzeko grabitazio indar handiagoarekin. Horrela, planetesimalak etorkizuneko planeten ernamuina izan ziren.

Eguzkitik hurbilen materialik trinkoenez osaturiko planetak sortu ziren (harkaiztsuak direnak) eta urrunago, planeta gasdunak trinkotu ziren. Azkenik, planetak hoztu eta askatutako gasekin atmosfera bat sortu zuten, gas horiek grabitate handiko planetetan bakarrik geratu ziren atxikirik.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...