Atari:Espainia/Espainia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainia

Espainia, ofizialki Espainiako Erresuma (gaztelaniaz Reino de España), Europar Batasuneko estatuetako bat da. Honako muga hauek ditu: mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoa, iparraldean Frantzia, Andorra eta Bizkaiko Golkoa (Ozeano Atlantikoa), ekialdean Mediterraneo itsasoa eta hegoaldean Gibraltar (Erresuma Batua), Gibraltarko itsasartea eta Maroko (Ceuta eta Melillaren hegoaldean).

Espainiak Iberiar penintsularen zatirik handiena hartzen du; gainera, Balear Uharteak ditu Mediterraneo itsasoan; Kanariak, Ozeano Atlantikoan; eta, Afrika iparraldean, Ceuta eta Melilla autonomia hiriak eta espainiar subiranotasuneko beste lurrak. Guztira 504.645 km² dituenez, Europako laugarren herrialderik handiena da.

Estatuaren hiriburua Madril da.


...gehiago irakurtzeko sakatu hemen