Atari:Irlandako Ataria/Geografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Geografia

Irlandako uhartea Britainiar uharteetako bi uharte nagusien artean txikiena da, Britainia Handiaren mendebaldean kokatua.

Administratiboki, Irlandako Errepublikak eta Ipar Irlandak (Erresuma Batua) osatua dago.

Irlandako uharteak 84.412 kilometro karratuko azalera du, Britainia Handia eta Islandia ondoren Europa osoko irlarik handiena izanda.

Uhartearen erdialdeko ordokian, mila metro inguruko mendixka ugari altxatzen da. Horien artean garaiera Carrauntuohill mendia da (irlanderaz Carrán Tuathail), guztira 1.041 metroko garaiera dauka. Bestalde Shannon ibaiak, (Irlandako luzeenak alegia, uhartea 386 kilometrotan zehar zeharkatzen du.

Uhartea lau probintzietan banatzen da, probintzietako hiru (Connacht, Leinster eta Munster) osorik Irlandako Errepublikaren barnean daude eta beste eskualdearen (Ulster) zatirik handiena Erresuma Batuaren menpe aurkitzen da. XX. mendean administraritza britainiarrak banaketa berria ezarri zuen, ondorioz uhartea eta bere 32 konderriak bitan banatu ziren. Irlandaren independentziaren ostean 26 konderrik Irlandako estatu berria sortu zuten, eta gainerantzeko seiek Britania Handiaren jabetzan geratu ziren... Gehiago Irakurri

Ikus gainera: Irlanda - Irlandako Errepublika - Ipar Irlanda