Atari:Katalunia/Artikulu nabarmendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu nabarmendua Kultura

Bartzelona (gaztelaniaz eta katalanez: Barcelona) Kataluniako hiriburua eta hiri nagusiena da. Izen bereko probintziaren hiriburu ere bada, eta baita Barcelonès eskualdeko burua ere. Kataluniako erakunde garrantzitsuenak bertan daude: Generalitatea eta Parlamentua, besteak beste. Historikoki Bartzelonako konderriaren hiriburu izan zelako, Konde-hiria ezizena du (katalanez Ciutat comtal).

Bartzelona hiriko Katalunia enparantza.

Geografikoki Espainiako ipar-ekialdean dago eta herrialde osoko bigarren hiri garrantzitsuena eta Europako Batasuneko seigarren metropolitar barruti handiena da (36 udalerrik osatutakoa, 3.161.081 biztanle eta 633 km²-ko azalerarekin). Are gehiago, Bartzelonaren influentzia-eremua harago heltzen da, 4.268 km² eta 5.327.872 -ko eremu handiago baten, hain zuzen ere. Mediterranear itsasoaren kostaldean kokatuta dago, Pirinioetatik 160 kilometrora.

Bartzelona mundu mailako ekitaldi askoren agertoki izan da historian zehar, nazioartean proiektatzera lagundu dutenak. Horietatik garrantzitsuenak 1888 eta 1929ko Erakusketa Unibertsalak eta 1992ko Olinpiar Jokoak izan dira. Horrez gain, 2004an Kulturen Forum Unibertsala edo "Fòrum de les Cultures" deituriko ekitaldi erraldoia gauzatu zuten Kataluniako hiriburuan.

...gehiago irakurri

San Jurgi Eguna (katalunieraz Diada de Sant Jordi) urtero apirilaren 23an ospatzen den jai eguna da eta 303. urteko apirilaren 23an Kapadoziako Jurgiren heriotza omentzen du. San Jurgi hainbat herrialdeen santu zaindaria da, esate baterako Aragoi, Bulgaria, Etiopia, Georgia, Ingalaterra, Katalunia eta Portugal. Baita Cáceres eta Alcoi hirietakoa ere. Bestalde San Jurgi Boy Scouten santu zaindaria da eta apirilaren 23a Scout Eguna ere bada.

Katalunian[aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako arrosa salpostua San Jurgi Egunean.

Katalunian usadioz San Jurgiren Eguna edo Diada de Sant Jordi delakoa, maiteminduen eguna da, honetan pertsonek euren bikotekide eta estimatutako pertsonen artean arrosa eta liburuak elkartrukatu edo oparitzen dira. Usadioa gizonak emakumeari arrosa eta emakumeak gizonari liburua oparitzea da. Uste denez emakumeari arrosa oparitzeko ohitura ziurrenik XV. mendekoa izango litzake. Bertsio batzuek ohitura hau Bartzelonan udan ospatzen zen Arrosa edo Maiteminduen Azokarekin lotzen dute. Gauza jakina da garai hartan apirilaren 23an Kataluniako Generalitatearen Jauregiko San Jurgiren kaperako mezara zihoazen emakumeei arrosak eskaintzen zitzazikiela. Gaur egun arrosa senyera bat eta gari zuztar batez lagundurik doa. Arrosaren kolore gorriak pasioa isladatzen du, senyerak Kataluniako santu zaindaria eta gari zuztarrak berriz ugalkortasuna.

...gehiago irakurri