Edukira joan

Alcoi

Alcoi
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaAlacanteko probintzia
AlkateaAntonio Francés Pérez (en) Itzuli
Izen ofizialaAlcoi
Posta kodea03801–03804 eta 03818
INEk ezarritako kodea03009
HerriburuaAlcoi/Alcoy
Geografia
Koordenatuak38°41′54″N 0°28′25″W / 38.6983°N 0.4736°W / 38.6983; -0.4736
Map
Azalera129,86 km²
Altitudea561 m
MugakideakBanyeres de Mariola, Benifallim, Ibi, Xixona, La Torre de les Maçanes, Cocentaina, Onil, Penàguila eta Bocairent
Demografia
Biztanleria61.468 (2025)
alt_left 30.128 (%49) (%47) 28.866 alt_right
Dentsitatea473 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaA
Hizkuntza ofizialavalentziera
alcoi.org

Alcoi (gaztelaniaz Alcoy eta ofizialki Alcoi/Alcoy) Valentziar Erkidegoko udalerria da, Alcoià eskualdean eta Alacanteko probintzian kokatua. Eskualdeari izena ematen dio eta bere hiriburu eta hiri nagusia da.

2006an 60.590 biztanle zituen. Eskualdea populatua egon da neolitikotik. Bertan margoak eta aztarnategiak aurkitu dira eta herri gisa 1256an sortu zen.

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Mariolako mendilerroa, Biscoi, l'Ombria, la Serreta, el Carrascal eta Font Roja, la Carrasqueta eta els Plansek inguraturiko haran batean dago. Hiria, Riquer, Benisaidó eta Molinar ibaiek zeharkatzen dute, ibai hauek aldi berean Serpis ibaiaren ibaiadarrak direlarik. Alcoi "Hiru ibaien hiri" edo "Zubien hiri" izenekin da ezaguna, aipaturiko hiru ibai horiengatik. Hiriak honako udalerriekin egiten du muga: Banyeres de Mariola, Benifallim, Bocairent, Cocentaina, Ibi, Xixona, Onil, Penàguila eta la Torre de les Maçanes.

Landarediari dagokionez, mediterraniar baso arrastoak mantentzen dira gaur egun, el Carrascar eta Font-rojan. Artea eta Hagina bezalako zuhaitzak nagusi dira. Hiriko beste gune natural batzuetan, zuhaitz berriak landaturi dira, gehienak pinuak, hiriko basoen landarediaren %85a direlarik.

Errepide bidezko komunikazioari dagokionez, N-340 errepideak Alacant eta Valentzia hiriekin batzen du Alcoi.

Biztanleriaren tamainaUrtea58.50059.00059.50060.00060.50061.00061.50062.000200020052010201520202025AlcoiBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

Mairuak eta Kristauak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiaren argazki bat.

Apirilaren amaieran urtero ospatzen dute udalerri honetan "Mairuak eta Kristauak" izeneko festa ezaguna, 1980an "Nazioarteko interes turistikoaren festa" izendatu zutena. Musika eta koloreak uztartzen dituzte, emaitza entzun eta ikusgarria ematen.

Jai honetan Al Andaluseko historiaren pasarteak gogoratzen dituzte, XIII. mendeko kontuak izan zirenak.

Alcoitar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]