Atari:Lapurdi/Nabarmendutako artikulua eta pertsona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabarmendutako lapurtar artikulua Nabarmendutako lapurtarra

Abadia jauregia, sarri Abbadia grafiaz, Hendaiako (Lapurdi) itsaslabarren gainean dago, Santa Ana muturraren eta Ondarraitz hondartzaren ondoan. Anton Abadiak eraikiarazi zuen 1860 eta 1870 artean, Eugène Viollet-le-Duc eta haren jarraitzaile Edmond Duthoit arkitektoen zuzendaritzapean, estilo neogotikoan, eta Ingalaterran XIX. mendean egin ziren gazteluen eredura.

Anton Abadiaren paperen arteko 1865eko aurrekontu batzuetan, gaztelua egiteko aurreikusiriko gastuen guztizko kopurua ageri da: 172.887 libera, altzariak kontuan hartu gabe. Hil aurretik, Anton Abadiak gaztelua eta lur sail osoa Frantziako Zientzia Akademiari utzi zizkion.

...gehiago irakurri

Jacques Laffitteokzitaniera arautuan Lahita edo Lafita— (Baiona, Lapurdi, 1767ko urriaren 24a - Paris, Frantzia, 1844ko maiatzaren 26a) bankaria eta politikaria izan zen.

Banka munduan igoera azkarra izan eta Frantziako Bankuaren gobernadorea bihurtu zen. Diputatu liberala, 1830eko Uztaileko Iraultzan esku hartu zuen eta frantses estatuko goreneko kargu politikoa okupatu zuen: Ministro Kontseiluko presidentea izan zen, hau da, lehen ministroaren edo gobernuburuaren orduko baliokidea. Luis Filipe I.arekin suertatu zen hori, bere 1. legegintzaldian. Charles Floquetekin batera kargu hau okupatu duen euskal herritar bakarra da.

Biografia[aldatu iturburu kodea]

Baionako Baiona Ttipia auzoko Trinket karrikako (orduan Maubec izena zeramana) 2. zenbakian jaio zen 1767an familia umil eta ugari (10 neba-arreba ziren) batean; bere aita Pierre Laffitte (1789an hila) arotza zen. Ikasketa laburren ostean 12 urterekin arotz-ikastun bihurtu zen bere aitarekin; gero bi urtez Baionako notario baten hirugarren idazkari aritu zen eta hamalaurekin hiri honetako Formalaguès izeneko tratulariaren zerbitzupean hasi zen.

...gehiago irakurri