Edukira joan

Atzeko ate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Horiz markatua: administradore baten atzeko ateko pasahitza kodean ezkutatuta.

Atzeko atea (ingelesez: backdoor) programa edo sistema baten edozein ahulgune da, zeinaren bidez baimenik gabeko pertsona batek haren segurtasun-murrizketak eta -neurriak saihestu ditzakeen eta hara sartzeko aukera izan dezakeen. Aplikazio baten hasierako diseinuan aurreikusitako mekanismo bat izan daiteke, haren mantentze-lanak egiteko pentsatua dagoena, edo aplikazioaren diseinatzaileek aurreikusi gabeko ahultasun ezezagun bat izan daiteke. Kasu batean zein bestean, hirugarren pertsonek aurkitutakoan legez kontrako helburuetarako erabil daitezke.[1]

Atzeko ate ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzeko aterik ezagunenak Back Orifice[2] eta NetBus[3] dira, atzeko lehen ateetako bi, gaur egun ere indarrean daudenak, baina kopuru txikiagoan, antibirus gehienek detektatzen baitituzte. Oso ezaguna den beste bat SubSeven da, munduan milioika ordenagailutan ere sartu zena.

Netcat hackingerako eta sareak administratzeko tresnetako bat da, atzeko ateak irekitzeko eta horietatik babesteko erabil daitekeena.[4] Hasiera batean Unix sistemetarako garatu bazen ere, gaur egun Microsoft Windowserako ere eskuragarri dago.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [SPRI. Industria Berriaren Hiztegia] [2020]
  2. (Ingelesez) Richtel, Matt. (1998-8-4). «Hacker Group Says Program Can Exploit Microsoft Security Hole» The New York Times.
  3. (Suedieraz) «Offer för porrkupp» Expressen 2004-11-28.
  4. (Ingelesez) Vacca, John R.. (2006). Guide to Wireless Network Security. Springer Publishing, 266 or. ISBN 978-0387954257..
  5. GNU Netcat (Ingelesez)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]