August Kühn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
August Kühn
Bizitza
Jaiotza Munich1936ko irailaren 25a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Unterwössen1996ko otsailaren 9a (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak historialari militarra eta idazlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa German Communist Party Itzuli

August Kühn, jaiotza-izenez Rainer Zwing (Munich, Alemania, 1936ko irailaren 25a - Unterwössen, Alemania, 1996ko otsailaren 9a) alemaniar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko ikasketak bukatuta, leiarrak egiten lan egin zuen, kazetari gisa gero, eta denda batean, enplegatu gisa, ondoren.

Westend Geschichte (1972, "Westendeko historia") argitaratu ondoren, dena utzita, literaturan murgildu zen buru-belarri. Bere lehen obraren izenburuak gainerako produkzio osoa ezaugarritzen zuen nolabait: bere inguruneak markatutako literatura, eduki kritikoz beteaz, langileriari buruzko historiez eta aipamenez josia. Bigarren eleberriak, Zeit zum Aufstehn (1975, "Jaikitzeko ordua"), sekulako arrakasta izan zuen. Liburuak Municheko langile-familia bateko bizitza deskribatzen zuen, lau belaunalditan. Hurrengoak, Die Vorstadt (1981, "Aldiriak"), Municheko auzo bateko eskulangile-familiaren historia kontatzen zuen, Erdi Arotik hasita. Liburu hori ez zen soilik pertsonaia batzuen historia, historia-, geografia- eta kultura-koadro bat da, orobat. Bere beste eleberri ezagunenetako bat da Jahrgang 22 (1977, "22ko promozioa'") eleberri pikareskoa, konnotazio politiko arinez zipriztindua. Beste lan batzuk: Münchner Geschichten (1977, "Municheko historiak"), Fritz Wachsmuths Wunderjahre (1978, "Fritz Wachsmuthsen mirarizko urteak"), Wir kehren langsam zur Natur zurück (1984, "Pixkanaka izadira itzuliko gara") eta Meine Mutter 1907 (1986, "Nire ama 1907an").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]