Augusto d'Halmar
Augusto d'Halmar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Augusto Jorge Goeminne Thomson |
Jaiotza | Santiago eta Valparaíso, 1880 |
Herrialdea | Txile |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Putaendo, 1950eko urtarrilaren 27a (69/70 urte) |
Heriotza modua | : lip and oral cavity carcinoma (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Liceo Miguel Luis Amunátegui (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, diplomazialaria, idazlea eta kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | naturalismoa errealismoa |
Izengoitia(k) | Augusto d'Halmar |
Augusto d'Halmar (jaiotza-izena: Augusto Goemine Thomson ; Santiago, 1882ko apirilaren 23a - ib., 1950eko urtarrilaren 27a) txiletar poeta, eleberrigilea eta diplomatikoa izan zen. La tarde eta La ley egunkarietako artikulugilea izan zen, eta bere zuzendaritzapean egon zen Luz y sombra aldizkaria. Txileko kontsula izan zen hogeita zazpi urtez (Calcutta, Madril, Paris, Londres, Amsterdam, Kairo, Istanbul, Peru). Txileko Idazleen Elkarteko lehendakaria izan zen, eta Literatura Sari Nazionala jaso zuen 1942. urtean. Eleberri nagusiak: Juana Lucero (1902), La sombra del humo en el espejo (1924), Pasión y muerte del cura Deusto (1924), Capitanes sin barco (1934), Los alucinados (1935) eta Gatita (1935). Bereak dira, halaber, ondorengo poesiak: Cuatro evangelios en uno eta Poemas para canciones (1942).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.