Autoerretratua margo eta pintzelekin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Autoerretratua margoa eta pintzelekin
(
Portrait de l'artiste au chevalet)
Jatorria
Sortzailea(k)Rembrandt
Sorrera-urtea1660
IzenburuaZelfportret aan de ezel eta Self portrait at the easel
MugimenduaHerbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak111 (altuera) × 85 (zabalera) × 13 (lodiera) cm
Genero artistikoaAutorretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass61B:31D14, 48C5151, 61B:31A2212(+1), 31A231, 48C5153, 48C5157, 31A2422, 61B(+53), 48C5152, 41D221(CAP), 48B3 eta 31A5341
Kokapena
LekuaRoom 844 (en) Itzuli
BildumaLouvreko margogintza saila
InbentarioaINV 1747 eta MR 936
JabeaFrantziar Estatua
Argumentu nagusiaRembrandta

Autoerretratua margo eta pintzelekin Rembrandt margolari herbeheretarrek 1660an olioa oihal gainean egindako margolana da. Parisko Louvre museoan ikus daiteke, Portrait de l'artiste au chevalet izenburupean. Luis XIV.aren bildumakoa zen, De La Feuille izeneko arte salerosleak 1671an erosi arte.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rembrandt margolariak haren bizitzaren zehar autoerretratu ugari egin zituen. Horri esker haren garapen artistikoa eta pertsonala oso ondo ezagutu daiteke. Horrelako lanen bitartez bere burua hobeto ezagutzeko lan pertsonala egiten omen zuen. Autoerretratu hau azkenetariko bat da eta, besteen bezala, haren burua oso modu errealista jaso zuen: betazpiak, zimurdurak, sudur handia, bere kapela, ile nahasia... Margolariaren begirada ikusleari begira dago.

Eszena oso iluna da, agian zahartzaroaren itzalak adierazteko, eta erdian haren aurpegia da nagusi, kapela argi iturri nagusia izanik. Aurpegiarekin batera paleta eta pintzelak heltzen dituzten eskuak nabariak dira. Eskuinean, soslaiz egiten ari den margolana susmatu daiteke.[1] Louvreren katalogoan Rembrandten autoerretratu hau Tizianorekin eta Apelesekin parekatzen dute.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Carrassat, P.F.R., Maestros de la pintura, Spes Editorial, S.L., 2005. ISBN 84-8332-597-7
  2. http://cartelfr.louvre.fr/cartelfr/visite?srv=car_not_frame&idNotice=25562

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]