Auzet
Itxura
| Auzet | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | ibaia |
| Luzera | 39,3 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°21′53″N 0°49′31″W / 43.3647°N 0.8253°W |
| Kokapena | Euskal Herria |
| Iturburua | Zalgize-Doneztebe |
| Bokalea () | Oloroeko uhaitza eta Narp |
Auzet[1] Zuberoako eta Bearnoko ibai bat da, Pettarran sortzen dena, eta Oloroeko uhaitzaren ezkerraldeko ibaiadar dena.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izen erromanikoa Aucet da, jadanik 1384an erabilia[2][3] (baliteke euskarazko Altzate izenetik hartua izatea[4]). Lausset izena L artikulua gehitzean sortu zen.
Altzate erroa *Alz- sarritan erabilitako euskarazko hidronimoa, adibidez Altzai herrian erabilia.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzet ibaia Ahantziga mendiaren iparraldean du iturria, Gotaine eta Arrokiaga artean. Gero ekialderantz jotzen du Oloroeko ibairantz Gurs eta Xütxe bezalako herrixkak zeharkatuz. Ahoa Araujuzonen du.
Zeharkatutako udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibaiadarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Uhaldea | Izena | Oharra |
|---|---|---|
| Ezkerraldea | Lohitze | Arrokiagan jaioa, Basagaïtz eta Azkaineko erreka ibaiadarrak dituena |
| Ezkerraldea | Arpʰiletape edo Aiguette | Mendibilen jaioa, Berrhondo ibaiadar duena |
| Eskumaldea | Hurzabal | Sohütan jaioa eta Barkoxe eta Ospitalepea zeharkatzen dituena |
| Eskumaldea | Ibarle | Sangoinen jaioa, Aranbeltzeko erreka ibaiadar duena |
| Ezkerraldea | Hauga | Larrorin jaioa |
| Ezkerraldea | Zerrako erreka | Larrorin jaioa[5], Le Serrot ibaiadarra duena |
| Ezkerraldea | Harcellane edo Harcilannes | Tréture eta Laskuntzeta eta Cassou dou Boue errekak ibaidarrak dituena |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ Nabarrengoseko notarioa, 1384.
- ↑ Paul Raymond, Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées, 1863.
- ↑ Michel Grosclaude: Dictionnaire toponymique des communes du Béarn (Escola Gaston Febus, 1991).
- ↑ Auñamendi Entziklopedia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Sandre datu-basea
