Sohüta
| Sohüta | ||
|---|---|---|
Sohütako eliza | ||
|
| ||
![]() | ||
| Kokapena | ||
| Herrialdea | ||
| Lurraldea | ||
| Administrazioa | ||
| Estatua | ||
| Eskualdea | ||
| Departamendua | ||
| Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
| Barrutia | Oloroe-Donamaria | |
| Kantonamendua | Euskal Mendialdea | |
| Izen ofiziala | ||
| Auzapeza | Maite Letxauregi (2020-2026) | |
| Posta kodea | 64130 | |
| INSEE kodea | 64188 | |
| Herritarra | sohütar | |
| Ezizena | jente herrestak, serora bühürtiak eta jente bankarrotak | |
| Geografia | ||
| Azalera | 35.26 | |
| Garaiera | 127 – 558 | |
| Demografia | ||
| Biztanleria | 1.085 (2018: | |
| Dentsitatea | 31,2 biztanle/km² | |
| Zahartzea[1] | % 26,35 | |
| Ugalkortasuna[1] | ‰ 76,16 | |
| Ekonomia | ||
| Jarduera[1] | % 68,99 (2011) | |
| Desberdintasuna[1] | % -2,07 (2011) | |
| Langabezia[1] | % 2,69 (2013) | |
| Euskara | ||
| Euskaldunak | % 50,54 (2010) | |
| Erabilera | % 18,58 (2011) | |
| Datu gehigarriak | ||
| Webgunea | http://www.cheraute.fr/ | |
Sohüta ([s̺ohyta]) Zuberoako iparraldeko udalerri bat da, Pettarra eskualdekoa. 2008an 1.161 biztanle izanik, Zuberoako bigarren udalerri populatuena da, Maule-Lextarreren ondoren.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko izen zaharra Soroeta zen, hau da, «soroz beteriko lekua».
Frantsesezko Chéraute haren izenak[2] itxura hauek izan ditu:
- Cheraltus (1224, Bartzelonako paperak[3]),
- Xeraute (1383, Luntzen kontratuak[4]),
- Xerauta (1496, Ohixen kontratuak[5]),
- Sent-Barthelemi de Chéraute (1612, Oloroeko elizbarrutiaren paperak[6]).
Okzitanieraz Sherauta du izena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haranbeltzeko basoko (Sohütako basoa ere deitua) zati bat udalerriko lurretan dago.
Hidrografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria honako errekek zeharkatua da:
- Auzet (Oloroeko uhaitzaren ibaiadarra) eta haren ibaiadarrak.
- Aiguette.
- Askania, eta haren ibaiadar Gaillan.
- Anbelseko erreka (Ibarleren ibaiadarra).
Etxeak eta auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sohütak mugakide ditu Mitikile-Larrori-Mendibile iparraldean; Mitikile-Larrori-Mendibile eta Ospitalepea, ipar-ekialdean; Barkoxe, ekialdean eta hego-ekialdean; Arrokiaga, hegoaldean; Maule-Lextarre, hego-mendebaldean; Bildoze-Onizepea, mendebaldean; eta Berrogaine-Larüntze, ipar-mendebaldean.
| Berrogaine-Larüntze | Mitikile-Larrori-Mendibile | Mitikile-Larrori-Mendibile eta Ospitalepea | ||
| Bildoze-Onizepea | Barkoxe | |||
| ||||
| Maule-Lextarre | Arrokiaga | Barkoxe |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sohüta Zuberoako bizkonderriaren meneko baroierria izan zen.[2]
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriko ekonomia laborantzan (abelazkuntza, belardiak) eta artisautzan (espartingintza) oinarrituta dago.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendearen lehen erdialdean 1.500 biztanle izatera iritsi bazen ere, ondoren 1.100 biztanleren inguruan kokatu zen populazioaren tamaina, eta neurri horretan izan da XXI. mendea arte.
| Sohütako biztanleria |
|---|
![]() |
| Datuen iturburua: INSEE |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Agintaldia | Alkatea | Alderdia |
|---|---|---|
| 1995-2001 | Michel Béguerie | |
| 2001-2008 | Pierre Dominique Aguer | |
| 2008-2010 | Laurent Etxetto[7] | |
| 2010-2014 | Christelle Mange[8] |
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sohütak ikastola bat eta lizeo bat, "Pays de la Soule"[9] izenekoa, ditu.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuberera bertako berezko euskalkia da, Pettarrako aldaera[12][13] zehazki, eta gaur egun herrian ikastola eta bertso-eskola bana ditugu.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Historiaurreko zenbait gotorleku daude udalerriko lurretan, Kastelgaina auzoan hain zuzen ere. 1983az geroztik, monumentu historiko izendaturik daude.
- Bela familiarena izan zen gaztelua, XVII. mendekoa.
- San Bartolome eliza Erdi Aroaren amaierakoa da, eta XIX. mendearen bukaeran handitu zuten. Kanpandorrea eta ataria berreraikiak izan ziren XX. mendearen hasieran.
- Lurdako Ama birjinaren kapera 1936an eraiki zen.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Sohütako garbitoki bat.
-
Hokiko kapera trinitarioa.
-
Sohütako ikuspegia, Mauleko gaztelutik.
Sohütar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joan Tartas (1610-?), euskal idazlea.
- Julie Adrienne Karrikaburu (1827-1898), musikologoa, kantaria, kantu-biltzailea eta piano-jotzailea.
- Marzelin Hegiapal (1910-1996), pastoral-errejenta eta idazlea.
- Jon Mirande (1925-1972), idazlea. Parisen jaioa, ama Sohütakoa zuen.
- Maite Lephaille (1957-), kazetaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ a b Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- ↑ Pierre de Marca: "Histoire de Béarn"
- ↑ Bearnoko notarioa zen Luntzen kontratuak - XIV. mendea - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ XV. mendeko Zuberoako notarioa zen Ohixen kontratuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ XVII. mendea - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ 2010ean hila. Ikus Herria, 3045. zkia.
- ↑ 2010ean Etxetto auzapezaren heriotzaren ostean kontseilariek hautatua. Ikus La République des Pyrénées. Etxebarreko Nathalie Irigoienen ostean andrazkoa den Zuberoako bigarren auzapeza.
- ↑ Lycée du pays de Soule
- ↑ «Behocaray, Jean Pierra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2019-01-14).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (kontsulta data: 2019-01-14).
- ↑ «Pettarrakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-22).
- ↑ «Sohüta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseba Aurkenerena: Sohütako maskaradak eta bühamina paregabeak[1]




