Bóm Jesus basilika (Goa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bóm Jesus basilika (Goa)
Goako elizak eta komentuak
Church of St. Francis Xavier, old goa.JPG
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatuaGoa
Indiako barrutiNorth Goa barrutia
Kokapen fisikoaTiswadi taluk (en) Itzuli
Koordenatuak15°30′03″N 73°54′42″E / 15.50086809°N 73.91159057°E / 15.50086809; 73.9115905715°30′03″N 73°54′42″E / 15.50086809°N 73.91159057°E / 15.50086809; 73.91159057
Historia eta erabilera
Irekiera1605eko maiatzaren 15a
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Goa and Daman (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
Webgune ofiziala
Frantzisko Xabierkoaren hilobia.
Santuaren gorpua.
Barruko klaustroa.

Bóm Jesus basilika (portugesez: Basílica do Bom Jesus) Indiako mendebaldeko itsas ertzeko Goa Hiri Zaharrean dagoen eliz barrokoa da. 1594 eta 1605 artean eraikia, bertan Frantzisko Xabierkoa lurperatuta dago.[1][2] Indiako erromesaldi leku garrantzitsuenetariko bat da. Unescok 1986an, Gizateriaren Ondarea deklaratu zuen Goako elizak eta komentuak multzoaren barruan.

San Pablo ikastetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jesuitak Goan finkatu ziren 1542. urtearen ondoren, Frantzisko Xabierkoaren eta bere kideen bisitaren ondoren, eta eskola txiki bat sortu zuten, azkenean apaizgaitegi katoliko bihurtuko zena, San Pauloren Ikastetxea, bertako kleroa prestatzeko. Ondoren, Elkargoaren egoitza herriko errebaletara eraman zen. Hona, bestetik, ekarri zituzten San Frantzisko Xabierkoaren gorpuzkiak 1554an, Malakatik aberriratu ondoren. 1578tik aurrera, ikastetxeak bere jarduerak biderkatu zituen: katekumenotza, jesuiten nobiziatua, ospitalea, eliz egoitza), eta, horren ondorioz, egoitza berri bat eraiki zen Goa Berriko zentroan, 1586 eta 1589 artean.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarduera apostolikoetarako (mezak, predikua, konfesioak, etab.) lekua behar zutenez, jesuitek eliza bat eraikitzen hasi ziren. Habeartearen zutabeetako baten gainean egindako inskripzio batek adierazten du eraikuntza 1594ko azaroaren 24an hasi zela. Hamar urte geroago, Aleixo Menezes, Goako artzapezpikuak, Jesusen Eliza berria sagaratu zuen, 1605eko maiatzaren 15ean. Erromako Gesù elizarekin partekatzen ditu ezaugarri arkitektonikoak ez ezik, gai nagusia ere, Jesusen izena, alegia. Eliza erromatarra bezala, IHS monograma fatxada barroko ikusgarriaren buru da. Barrualdean, zorua marmolez zolatuta dago harribitxien inkrustazioekin, baina horretaz eta aldare landuez gain, basilikaren dekorazioa nahiko sinplea da.

Jesuiten kanporaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pombaleko markesak, eliz boterearen aurkako borrokan, jesuitak Portugaldik kanporatu zituenean, Goara bidalitakoak atxilotu eta Portugalera bidali zituzten 1760ko abenduaren 9an. 14 urte geroago, 1773ko uztailaren 21ean, Klemente XIV.aren aginduz, Jesusen Lagundia ofizialki desager arazi zuten. Pio VII.ak 1814an zaharberritu zuen, baina 1933ra arte ez zuten Goara itzultzeko baimenik izan, Portugalgo Konstituzio berriak artikulu antiklerikalak indargabetu zituen arte. 1940an Egoitza Santuarekin sinatutako Konkordatuari jarraiki, Bòm Jesusen basilika 1943an itzuli zioten Elizari. Azkenik, 1956an, Goako Patriarkak Basilika eta Egoitza Jesuitei itzultzea erabaki zuen.[3]

Frantziko Xabierkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goako Bom Jesus basilika, garai batean jesulagunena izan zen. San Frantzisko hil eta ia 150 urte geroago eraman zuten bertara bere gorpu ustelgabea. Toskanako Duke Handi Cosimo III.a Mediciren oparia izan zen. Gaur egun beirazko kutxa hermetiko batean dago, bitxigile florentziar batek egindako zilarrezko beste kutxa baten barruan. Bisitari asko joaten dira hara. Santuaren besoa Erromako Gesù elizara eraman zuten eta han dago egun erakusgai.[4]

Basilikaren izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza erromesaldi gune garrantzitsu bihurtu zen berehala. Fededunak Frantzizko Xabierkoa santuaren erlikiak zituen kutxaren aurrean makurtzera joaten ziren. Erlikien lehen erakusketa publikoa 1782an egin zen. Handik aurrera, erakusketak hamar urtean behin egiten dira gutxi gorabehera. 1946an, Pio XII.a aita santuak eliza Basilika Txikiaren mailara igo zuen. 1952ko ospakizunen ondoren, 810.000 pertsona bildu ziren santuaren heriotzaren 400. urteurrena ospatzeko. Goako Patriarkak erlikiak fededunek zuzenean ez ukitzeko, gorpua kristalezko hautestontzi batean jartzeko erabakia hartu zuen, eta, horrela egin zen 1955ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]