Goa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Goa
गोवा
 India
Goa University, Goa.jpg
Administrazioa
Herrialdea India
ISO 3166-2 IN-GA
Hiriburua Panjim Itzuli
Chief Minister of Goa Itzuli Pramod Sawant Itzuli
Geografia
Koordenatuak 15° 24′ 07″ N, 74° 02′ 36″ E / 15.401944°N,74.043333°E / 15.401944; 74.043333Koordenatuak: 15° 24′ 07″ N, 74° 02′ 36″ E / 15.401944°N,74.043333°E / 15.401944; 74.043333
Goa in India (disputed hatched).svg
Azalera 3,702 km²
Mugakideak Maharashtra eta Karnataka
Demografia
Biztanleria 1.400.000[1] bizt. (2001)
Dentsitatea 363 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hizkuntza ofiziala konkanera
Ordu eremua UTC+05:30
www.goagovt.nic.in

Goa (konkaneraz गोंय ɡɔ̃j) India mendebaldeko estatua da, Errepublika osoko txikiena dena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goa Indiako mendebaldeko kostaldean dago, Konkan izeneko eskualdean, hain zuzen ere. Konkan Mendebaldeko Ghat mendiak mendilerroak banatuta dago Dekan goi-ordokitik. Estatuko mendirik altuena 1.167 metroko Sonsogor da. Mendebaldean, Goak 101 kilometroko kostaldea du Arabiako itsasoan. Mugakideok ditu: iparraldean, Maharashtra; eta ekialdean eta hegoaldean, Karnataka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Portugaldar India»

1510ean, Timoji bertako buruzagiari esker, Portugalek Bijapur erregeak mendean hartu eta Velha Goa (euskaraz: Goa Zaharra) sortu zuen. 1560an Inkisizioa eratu eta goatar asko kristautasunera aldatu ziren.

XX. mendea arte, Portugaldar Inperioaren menpe egon zen, eta Britainiar Inperiotik 1947an Indiak independentzia lortu arren, Portugalek bere bere indiar barrendegien jabetasuna negoziatzeari uko egin zion. 1961eko abenduaren 12an, Indiako armadak Vijay operazioa hasi eta Goa, Daman eta Diu anexionatu zituen. Hasieran gobernuak berak administratua izan bazen ere, 1987ko maiatzaren 30ean, Goa India hogeita bostgarren estatua bihurtu zen[2].

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goako talukak. Purpuraz Ipar Goako barrutiak eta laranjaz Hego Goakoak.

Estatua bi barrutitan banatuta dago: Ipar Goa eta Hego Goa. Ipar Goako hiriburua Panaji da; Hego Goakoa, berriz, Margao.

Barrutiak hamaika talukatan banatuta daude:

  • Ipar Goako talukak: Bardez, Bicholim, Pernem, Ponda, Sattari eta Tiswadi.
  • Hego Goako talukak: Canacona, Mormugao, Quepem, Salcete eta Sanguem.

Goako hiri nagusiak Vasco, Margao, Mormugao, Panjim eta Mapusa dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Goa Aldatu lotura Wikidatan