B2G negozio-eredu

Wikipedia, Entziklopedia askea

B2G (business-to-government ingelesezko esaldiaren laburdura) merkataritza elektroniko mota bat da. Enpresen eta gobernuen arteko negoziazio-prozesuak Interneten bidez optimizatzean datza, transakzio elektronikoetatik abiatuta, kontratazioa edo erosketak egiteko; edota, gobernuaren erosketa-eskaintzak baliabide elektronikoen bidez lortzea du helburu. Merkataritza elektroniko mota honek enpresen eta gobernuaren arteko komunikazioa errazten du, besteak beste, zergetan, merkataritza-erregistroetan, lizentzietan, informazio-legalean eta negoziazio prozesuei eta produktuei dagokienez. Administrazio publikoarekin erlazio zuzena duten espezializatutako gune edo orrialdeetan erabiltzen da. Aipatutako erakunde ofizialak (udalak, aldundiak...) beren hornitzaileekin harremanetan jar daitezke, eta hauek eskaintzak edo zerbitzuak multzoka ditzakete.

Eredu hori nahiko erakargarria da bi aldeentzat, baina batez ere hornitzaileentzat. Online komunikazio-eskaerak azkarrago egiten dituenez, eraginkortasun handiagoa dakar horrek. Hori guztia, kontuan hartu gabe harreman horiek, eskuarki, epe luze baten barruan daudela, eta eskaera-kopuru handietan, diru-sarreren iturri ziurra direla. Horren ondorioz, enpresek marketin-estrategia desberdinetara jotzen dute administrazio publikoen arreta erakartzeko.[1]

Latinoamerikako kasu garrantzitsuenetako bat Txileko Gobernuak Txile Compra programaren bidez (www.chileprovores.cl) sortutako garapena da.

B2G aren historia Kolonbian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

90eko hamarkadan, lehen urratsak eman ziren e-commerce munduan, Estatu mailan, Kolonbian. Interneten boomarekin, enpresa gehienek sarean egoteko beharra ikusi zuten, eta une hartan bertan egin zen beharrezkoa gobernu mailan ere hau atzean ez geratzako. 2000ko 02 Zuzentaraua izan zen B2G-a bultzatu zuen lege-garapen garrantzitsuetako bat. Estatu-politika bat izan zen, Estatuari konektibitatea eman nahi ziona, gobernu-erakundeen lineako kudeaketa errazteko, eta gainera, herritarrei zerbitzua ematen laguntzeko, hiru zatitan banatuak:

  1. Lehendakaritzako Zuzentarau honen hartzaile diren erakunde guztiek herritarrei online informazioa ematea.
  2. Herritarrei online zerbitzuak eta tramiteak eskaintzea.
  3. Online kontratazioak.

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Enpresen karga administratiboa murrizteko aukera ematen du.
  • Enpresek gobernuari kontuak ematea hobetzen du.
  • Lehiatzeko abantaila sortzen die enpresei, bezeroen konfiantza-maila handitzen duelako.
  • Gobernuak hobetu egin dezake kanpo-harremanen kudeaketa eta zerbitzu-ematea, bere erakundeen errendimendua handituz.

Onurak, askotan, honela adierazten dira: bildutako datuak beste helburu batzuetarako berrerabiltzeak kostuak aurrezten ditu, informazio gehiago partekatzeak aukera ematen die gainbegiratze-erakundeei erabaki hobeak hartzeko, eta, ondorioz, ospea irabaz dezakete.

Hala ere, zenbait arrazoirengatik, enpresek ez dute informaziorik partekatzen gobernuarekin; esate baterako, haien gogoeta teknikoak edo ahalmenari buruzkoak, haien eskumenei informazio baliotsua zabaltzeko arriskua saihesteko eta, gainera, garrantzitsutzat jotzen den informazio zehaztugabea emateko. Pentsa liteke erakunde erregulatzaile batekin gardena izanez gero, enpresa egoera ahulean jar dezakeela.

Informazio-sistemek gobernu-enpresen arteko informazio-trukea egiten lagundu dute, hala nola zergen datuak, merkataritza- edo estatistika-txostenak, politikak eta erregulazioak betetzen direla ziurtatzeko.

Desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herritar guztiek ez dituzte teknologia erabiltzeko beharrezko ezagutzak.
  • Tratu ez pertsonala.
  • Errublo kategorizazioa oso konplexua, generikoa eta osatu gabea da.

Gobernu-enpresen arteko harremana ez da modu isolatuan garatzen, enpresa arautuek hainbat eragile publiko eta pribaturi egin behar diete aurre, hala nola bankuei, GKEei, aseguru-konpainiei, merkataritza-erakundeei eta gobernuei.

2000. urtean, arautzeari buruzko "ikuspegi deszentralizatu" bat modan jarri zen; ikuspegi horren arabera, gobernua ez zen eremu publikoaren eragile erregulatzaile nagusi gisa sumatu, eta ezarri zuen erregulazioa ez dagoela batez ere estatuan oinarrituta, horren ordez beste batzuei arauak ezarri nahi dizkieten erregulatzaile publiko eta pribatu batzuen emaitza da.[2]

B2G aren aurrerapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Billentis aholkularitza-enpresaren arabera 2016an, Latinoamerika izan zen paperless (paper gutxiago erabiltzeko teknika) ekimenak abian jartzeko munduko eskualderik aurreratuena, non bertan garapen jasangarrirako eta ingurumen-orekarako alternatibei egiten diete erreferentzia, paper-kontsumo handia duten bulegoetan eta lantokietan artxibo digitalak erabiltzeko migrazioaren bidez paper-kontsumoa murriztea lortu zuten. Gainera, adierazten du 2015ean mundu osoan trukatutako 42 bilioi faktura elektronikoetatik 25 bilioi inguru horretatik bakarrik etor zitezkeela.

Baina, fiskalitate elektronikoaren proiektuak zabaltzen ari ziren. 2016. urtean, B2G arloko hamar araudi berri nahitaezkoak izatera pasatu ziren. Hauek dira Latamen lan egiten zuten multinazionalek egokitu behar izan zituzten aldaketa batzuk:

  • Mexikon, SATek jakinarazi zuen 4.000 auditoria elektroniko egingo zituela urte horretan, XML eskema eguneratzeaz gain.
  • Bestalde, Brasilek, SPED (Bloco K) proiektuan, handitu egin zituen betebehar fiskalak, non enpresak behartuta baitzeuden produkzioaren eta inbentarioaren hileko txosten elektronikoa bidaltzera.
  • Kolonbian, DIANek (Dirección de Impuestos y Aduanas Nacionales de Colombia) abian jarri zuen faktura elektronikoa masifikatzeko proiektu pilotua, 50.000 enpresa ingururi eragiten diena.
  • Uruguayk ezarri zuen urte horretako (2016) ekainean $3,1 milioi dolar edo gehiagoko diru-sarrerak zituzten enpresek fakturazio elektronikoan sartuta egon behar zutela.
  • Perun ere faktura elektronikoa izan zen protagonista; izan ere, urte hartako uztailetik aurrera 12.000 enpresa sartu ziren sistema horretan, eta abenduan beste 500.

Betebehar horiek errazago bete eta hartzeko, EDICOMek fakturazio elektronikorako nazioarteko plataforma bat garatu zuen.[3]

Gaurkotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Batasunean, aurtengo apirilaren 18an, Europako fakturazio elektronikoaren estandar berria ezarri zen. Hori nahitaezkoa da administrazio publikoei fakturatzen dieten Europako enpresentzat. Horren helburua da fakturazio elektronikoa formatu bakar batean sinplifikatzea, gobernuaren arteko merkataritza-harremana sustatzeko, eta, hala, gaur egungo formatuen ugaritasuna ezabatzea.

Erosketa Publiko Paneuroparrak online proiektua nazioartean erabiltzen da. Proiektu hori hainbat herrialderen artean dokumentuak elektronikoki eta mugaz haraindi trukatzeko zehaztapen eta estandarren multzoa da.

Espainian eta Portugalen faktura elektronikoaren erabilera esponentzialki hazi da, eta horrek eragina izan du Europako Batasunaren esparruan faktura elektronikoa erabiltzeko betebehar orokorrak enpresen eta administrazio publikoen arteko transakzioetan (B2G).

2020. urterako, Kolonbiako enpresek nabarmen murriztu behar dute paperezko fakturen jaulkipen-portzentajea; izan ere, aurtengo urtarrilaren 1ean jakinarazi zen DIANek emandako araudi berria, formatu ez-elektronikoan gehienez ere fakturen %30era mugatzen duena. Bi helbururekin sortutako faktura elektronikoa ezartzeko programa orokorraren parte da araudia. Batetik, zerga-bilketa hobetzea iruzurra saihesteko, eta, bestetik, enpresen kudeaketa hobetzea, herrialdeko ekonomiaren hazkundea bultzatzeko.

DIANek aurreikusi du 2021erako enpresek beren fakturen %20 baino ez dutela fakturatuko gehienez, eta 2022an portzentaia %10era murriztuko dela.

Latinoamerikan egindako azterlan baten arabera, 2007an Argentina izan zen Latinoamerikan fakturazio elektronikoa nahitaez egin behar izan zuen lehen herrialdea, eta horrek bide eman zien eskualdeko herrialde gehienei, pixkanaka hainbat obligazio-modalitate sartu baitzituzten: Mexiko eta Brasil.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «B2G: de la empresa al gobierno» IONOS Digitalguide (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).
  2. Martinez, Marian Garcia; Verbruggen, Paul; Fearne, Andrew. (2013-10-01). «Risk-based approaches to food safety regulation: what role for co-regulation?» Journal of Risk Research 16 (9): 1101–1121.  doi:10.1080/13669877.2012.743157. ISSN 1366-9877. (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).
  3. (Gaztelaniaz) «Nuevas obligaciones B2G en Latinoamérica para 2016» Edicomgroup (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]