B5 bitamina
| B5 bitamina | |
|---|---|
| Formula kimikoa | C9H17NO5 |
| SMILES kanonikoa | 2D eredua |
| SMILES isomerikoa | CC(C)(CO)[C@@H](O)C(=O)NCCC([O-])=O |
| MolView | 3D eredua |
| Mota | azido karboxiliko |
| Estereoisomeroa | (R)-pantothenate (en) |
| Ezaugarriak | |
| Fusio-puntua | 183,83 ℃ |
| Irakite-puntua | 551,5 ℃ |
| Masa molekularra | 218,10339619191 Da |
| Erabilera | |
| Rola | B taldearen bitaminak eta primary metabolite (en) |
| Arriskuak | |
| NFPA 704 | |
| Identifikatzaileak | |
| InChlKey | GHOKWGTUZJEAQD-UHFFFAOYSA-N |
| CAS zenbakia | 599-54-2 |
| ChemSpider | 963 |
| PubChem | 988 |
| Reaxys | 1727062 |
| Gmelin | 7916 eta 29032 |
| ChEBI | 775395 |
| ChEMBL | CHEMBL2110806 |
| EC zenbakia | 209-965-4 |
| ECHA | 100.009.061 |
| MeSH | D010205 |
| Human Metabolome Database | HMDB0000210 eta HMDB0250782 |
| KNApSAcK | C00001550 |
| UNII | 66Y94D1203 |
| KEGG | D07413 eta C00864 |
B5 bitamina edo azido pantotenikoa (C9H17NO5) formula duen bitamina hidrosolugarria da, prozesu metabolikoetan garrantzia handia duena.
A koentzimaren sorreran parte hartzen du bitamina honek. A koentzima funtsezko molekula da hainbat prozesu metabolikoetan, besteak beste Krebs zikloan eta gantz azido, kolesterol eta azetilkolinaren biosintesi-prozesuetan. Ulertzekoa denez, azido pantoteniko gabeziak hamaika ondorio kaltegarri ekartzen ditu, bide metaboliko asko hanka-motz geratzen direlako.
Janari-iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]B5 bitamina janari ugaritan dago. Besteak beste, arrautzetan, okelan, zerealetan, esnean, e.a. Elikagai askotan dagoenez, gizakiak ez du normalean bitamina honen gabeziarik.
Beharrizanak eta gabezia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gomendatutako eguneroko dosia adinaren arabekoa da: 2 mgr-tik umeengan 6 mgr-ra helduengan.
Bitamina honen gabezia arraroa da, muturreko barauetan besterik ez baita agertzen. B taldeko beste bitaminen ezaren antzeko sintomak eragiten ditu: astenia, azaleko gaitzak (dermatitis...), nerbio-sistemaren kalteak (insomnioa, karranpak...), digestio-aparatuarenak (sabeleko mina, okadak...), oinetako sentikortasuna eta immunitate-sistemaren ahultzea (bitamina hori antigorputzak sortzeko ezinbestekoa baita).
Erabilera terapeutikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xanpu batzuek azido pantotenikoa dute, eta baita aknearen aurkako zenbait pomadak ere. Bigarren kasu honetan, hala ere, ez daude guztiz frogatuak B5 bitaminaren onurak aknearen tratamenduan