Ba Mamadou Mbaré

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ba Mamadou Mbaré
Mbare6ba2.jpg
Mauritaniako presidentea

Bizitza
JaiotzaWaly Diantang (en) Itzuli, 1946
Herrialdea Mauritania
HeriotzaParis2013ko urtarrilaren 10a (66/67 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoabaliorik ez

Ba Mamadou Samba Bakar, Ba Mamadou Mbaré deitua (Walli Djantang, 1946 - Paris, 2013ko urtarrilaren 10a) mauritaniar politikaria izan zen. Albaitaritzan graduatu zen Sobietar Batasunean. Mauritaniara itzuli zenean, Nuadhibuko Arrantza-laborategian lan egin zuen eta ozeanografia eta itsas biologiako departamentua zuzendu zuen. Waliko alkatea izan zen 1986tik 2003ra eta arrantza ministroa Maaouya Ould Sid'Ahmed Taya presidentearen gobernua izan zen. Mauritaniako Senatuko presidentea izan zen 2006tik hil zen arte. 2009ko apirilaren 15ean Mohamed Ould Abdel Aziz presidenteak dimisioa eman zuen ekaineko hauteskundeetara aurkezteko eta Mbare bere oinordeko izan zen jarduneko estatuburu gisa. Abuztuaren 5ean boterea itzuli zion Abdel Aziz presidente hautetsiari.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Mauritania
Artikulu hau Mauritaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.