Babalwa Latsha
Babalwa Latsha | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Khayelitsha (en) , 1994ko martxoaren 31 (30 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Hegoafrika | ||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | University of the Western Cape (en) | ||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||
|
Babalwa Latsha (Lurmutur Hiria, Hego Afrika, 1994[1]) emakumezko errugbilaria da, Hego Afrikako Springbok selekzioko kapitaina 2018tik, eta 2020tik Eibar Rugby Taldeko jokalaria. Afrikako emakumezko lehen errugbilari profesionala da Euskal Herrian lehiatzen hasi denetik.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Khayelitsa auzoan jaio zen Lurmutur Hirian. Auzo txiro eta istilutsua da, berak onartu duen bezala. Auzoan bertan irrati-esataria izan da kirol saio batean[2].
Zuzenbide gradua egina du University of the Western Cape unibertsitatean[3], non gimnasiako prestatzaile gisa ere lan egin duen.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klubetan antolatutako emakumezko errugbirik ez da Hego Afrikan, eta nagusiki ikastetxeen taldeetan eta eskualdetan antolatutako selekzioetan jokatu izan du Latshak[4].
2018tik Springbok deritzon nazio selekzioan parte hartu du, eta 2019an kapitain izendatu zuten.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko urtarrilean Eibar Rugby Taldeak fitxatu zuen, talde honek ordura arte erdietsitako kategorian garaienean jokatu behar zuenean: Espainiako Ohorezko B Dibisioa. Funtsezkoa izan zen Latsharen ekarpena: lehen hiru partidetan 10 entsegu egin zituen, eta hiru partidak irabazi zituen Eibarrek[2]. Zazpi partidako denboraldian, 6tan jokatu zuen, 13 entsegu eta 65 puntu erdietsiz. Lehiaketa amaitzean, Ohorezko Dibisiora igaro zen Eibar, eta kontratu luzapena egin zioten Babalwa Latshari[5].
Afrika osoan profesional jokatzea lortu duen lehen errugbilaria da Babalwa Latsha[6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «PLAYER PROFILES» springboks.rugby (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
- ↑ a b «Babalwa Latsha, errugbilaria: “Garrantzitsua da bide bat irekitzea, atzetik datozenek bide hori jarraitu ahal izateko”» etakitto.eus 2020-02-07 (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
- ↑ Jeku, Silu; Sport. (). «Babalwa Latsha takes on gender inequality in sport» New Frame (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
- ↑ (Ingelesez) Sibembe, Yanga. «WOMEN'S RUGBY: Babalwa Latsha: SA rugby prop goes pro – in Spain – and makes history» Daily Maverick (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Femenino, Rugby. «Babalwa Latsha seguirá en Eibar» Rugby Femenino (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
- ↑ (Ingelesez) «Springbok Women's captain jets off to Spain after impressive performances» www.iol.co.za (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Babalwa Latsharen fitxa Springbok selekzioaren webgunean.
- Babalwa Latsha Twitterren: @BabalwaLatsha