Bacalhau à Gomes de Sá

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bacalhau à Gomes de Sá
arrain plater eta patata platera
Osagaiakbakailaoa, patata, arrautza eta oliba olioa
Historia
JatorriaPortugal

Bacalhau à Gomes de Sá bakailaoarekin Portugalen egiten den errezeta da. Plater honen izena berau sortu zuen Oportoko bakailao saltzailearena omen da.

Bakailaoa, patata, arrautza egosia, tipula, baratxuria, oliba olioa, olibak, piperbeltz eta perrexila ditu osagai nagusiak.

Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bacalhau à Gomes de Sá

Mahaikideak : 4 pertsona

Osagaiak

  • Bakailaoa: 500 g.
  • Patata: 600 g.
  • Arrautza: 2.
  • Oliba olioa: 75 ml.
  • Baratxuria: 1 xerratu.
  • Tipula: 2 dadotan.
  • Oliba beltzak: 20.
  • Perrexila: Pitin bat xehatu.
  • Gatza, Piperbeltza.

Prestaketa Bakailaoa ur gatzatuetan denbora laburrez egosi. Epeldutakoan azala eta hezurrak kendu eta xafletan banandu.

Patata azalarekin (20 minutu) egosi, epeldutakoan zuritu eta xerra lodietan moztu.

Arrautzak ( 12 minutu) apartean egosi. Hoztu, zuritu eta bakailaoaren antzeko tamainan moztu.

Kazola batean jarri oliba olioarekin baratxuria sueztitzen, kolorea hartu aurretik gehitu tipula utzi kuzinatzen.

Barazkia gardena dagoenean gehitu patata eta bakailaoa. Su baxuan eta kontu handiarekin nahasi. Piperbeltza eta gatzarekin ondo.

Amaitzeko gainean, arrautza, olibak eta perrexila zabaldu.

Oharra

  • Kontu izan bakailaoa gehiegi egosi gabe, lehortu egingo bai da bestela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]