El sulfato atómico
El sulfato atómico | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Francisco Ibáñez |
Argitaratze-data | 1969 |
Izenburua | El sulfato atómico |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Argitaletxea | Editorial Bruguera |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko komikiak |
Hizkuntza | gaztelania |
Telesaila | Mortadelo eta Filemon |
El sulfato atómico Francisco Ibáñez kataluniar komikigileak idatzitako komiki bat da, bere pertsonaiarik ospetsuenak diren Mortadelo eta Filemonen saileko lehen abentura luzea. 1969an argitaratu zuen Bruguera Argitaletxeak.
Argitalpen ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1969ko urtarrilak 27an Gran Pulgarcito aldizkarian serialdu ondoren, zenbaki bakoitzeko 2 edo 4 orrialdetan, honela bildu da:
- Ases del Humorren 1. zenbakian, jada urte honetan bertan.
- Colección Oléren lehen edizioko 139. zenbakian, Mortadelo y Filemón: Al rico disparate izenburuduna 1977an.
- Magos del Humorren 1. liburukian.
- Colección Oléren laugarren edizioko 100. zenbakian, Ediciones Bren hirugarrena 1995ean.
- Ediciones Bren Super Humorren 21. zenbakian, Safari Callejero, Chapeau el "esmirriau", El plano de Alí-gusa-no eta La caja de diez cerrojosekin batera.
- Las mejores historias de Mortadelo y Filemónen 1. zenbakian 2001ean.
Laburpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sulfato atomikoa, Bacterio profesorearen arabera, landetako izurrite guztiak ezabatzen dituen lozio bat da. Alabaina, lozio honek justu kontrako eragina du: animaliak handitzen ditu, eta, beraz, gizadiarentzako arrisku handi bat suposatzen du.
Kasu guzti honen gauzarik okerrena, konposatu hau duten potoetako bat Tirania errepublikako agenteek lapurtua izan zela da. Han Bruteztrausen diktadoreak gobernatzen du, mundua dominatu nahi duena. Mortadelo eta Filemonen betebeharra Tiraniara joan eta potoa berreskuratzea da. Han, mugako agenteek kanporatu egiten dituzte, Mortadelok, akats bat eginez, pasaporteen ordez sukalde errezetako liburuak hartu baitzituen. Ondorioz, ixilpean sartu behar dute, Mortadeloren mozorroekin. Hirira iristen dira eta jauregian sartzea, presidenteari beronen mutur aurrean potoa kentzea eta ihes egitea lortzen dute, guztia Espainiatik eraman zuten sulfato horren poto baten laguntzari esker.
Ezaugarriak eta balorazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abentura hau, Valor y... ¡al toro!rekin batera komikiko hoberenak bezala baloratuak dira.
Bere luzerak eta bere gidoi eta marrazki zainduek batzuetan frantziar-belgiar komikirik klasikoenekin lotzen du, Tintinen Tournesol auzia kasu. Hau, Ibáñezek lanari kutsu errealistago bat eman nahi izan ziolako da, garaiko beste europar egile batzuen estiloan oinarrituz (Albert Uderzo, Asterixen sortzailea izan zena, edo Lucky Luken sortzailea izan zen Morris kasu) non, lehenengoa umorea den arren, beti ematen dioten garrantzia istorioko pertsonaia, atzealde eta kronologiaren errealismoari.
Gidoiari dagokionez, bere egitura zaindua nabarmendu behar da, erabat lineala (Ibáñezen beste lan batzuk ataletan banatzen ziren bitartean, aldizkarietan argitaratzen baitziren astero), baita espioitza film kutsu bat ere, James Bond edo Mission: Impossibleren kutsu nabarmen batekin, detektibeei aurre egitea tokatzen zaien egoerak gainontzeko komikietan baino serioagoak baitira, Filemon Tiraniarrek harrapatzen dutenean edo Mortadelo eta Filemon diktaduraren jarraitzaile ero baten taxira igotzen direnean bezala. Beste komiki batzuetan nagusi diren baliabide zentzugabeak hemen xamurtasun handiagoz tratatzen dira, eta umorea askoz finagoa da, laburbilduz, Spirou edo jada aipaturiko Asterixen kasuetan bezala.
Nabarmengarria da, baita ere, kolpeen eraginek (koskorrak) Mortadelo eta Filemonen beste abentura luze batzuetan baino askoz denbora gehiago irauten dutela: Ikusi beharra dago bi agenteek komikiaren une batean sekulako astindua jasotzen dutela eta euren koskorrak istorioa amaitu arte mantentzen direla. Ikus daiteke, baita ere, Filemon, komikiaren une batean arropaz aldatzen dela eta beste bat janzten duela (oraingoan hain bereizgarria duen tximeletarekin) eta istorioa amaitu arte mantentzen dela.
Askok sailak estilo bereizgarri hau abentura gehiagotan mantentzea interesgarria izango zela uste dute, beharbada bere eboluzioak beste ibilbide bat hartuko zuelako baino ez. Izan ere, komiki honen gidoi eta marrazkian erabilitako estiloak hurrengo abentura luzeetan garatzen jarraitzen du, baina, ondoren, estiloa garai zaharretakoa bezala izango zen berriz, abentura atal txikitan banatuzk, hala, astero eta hilabetero aldizkarietan argitaratzea errazteko. Ondorengo bildumetan marrazkia hain zaindua ez izatearen arrazoia Ibáñez, komiki hori egiten eman zuen denboran hiru egin ahal izango zituela kexatu zelako izan zen, eta, gainera, irakurle gehienei istorioa dibertigarria izatea arduratzen ziela, eta ez "pertsonaiak zimur gehiago edo gutxiago izatea".
Beste komunikabide batzuetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Osorik egokitu da pertsonai hauei buruz eginiko telesailaren atal batean. Ordenagailuarentzako izen bereko joko bat ere egin zen, baina soilik zatiren batzuk egokituz.
- Benetako aktoreekin eginiko La gran aventura de Mortadelo y Filemón filmeak zenbait zatitan egokitzen du komiki hau: "El Avión" konpainiako autobus kalamastra, Visite Tirania kartela eta Rompetechosen amaierako hitzaldia.
Aurrekoa Lehena da |
Mortadelo eta Filemonen abentura luzeak 1969 |
Ondorengoa La máquina del cambiazo |