Baelo Claudiako eguzki erlojua
Baelo Claudiako eguzki erlojua | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | haitzurdina |
Dimentsioak | 84,5 (![]() ![]() ![]() |
Kokapena | |
Bilduma | Espainiako Arkeologia Museo Nazionala |
Inbentarioa | 33185 |
Baelo Claudiako eguzki erlojua I. mendeko eguzki erloju bat da, Iberiar penintsulan Erromatar Inperioak administratutako probintzietako bat zen Hispania Betika probintziako biztanleek erabilia izan zena.
Historia eta aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguzki erlojua Baelo Claudia izeneko antzinako erromatar hiriko aztarnategi arkeologikoan aurkitu zen, Boloniako badian kokatua, Tarifa udalerriko Bolonia izeneko alkate-auzoan, Tarifa hiritik 22 kilometro inguru ipar-mendebaldera, Cádizko probintzian, Espainia, Itsasarteko Parke Naturalaren barnean, Hispaniara Erromatik etorri zen arren.
Sinbologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erlojua bere neurriengatik eta diseinuagatik Baelo Claudiako eraikin publikoren baten erabili zela uste da, eta Goi Erromatar Inperioaren garaikoetatik hobekien kontserbatuetako bat da.
Ezaugarri teknikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estiloa: erromatarra
- Teknika: landua
- Lehengaia: Haitzurdina
- Altuera: 84,5 zentimetro
- Zabalera: 74 zentimetro
- Sendoera: 60,2 zentimetro
Kontserbazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erloju hau Madrilen dagoen Arkeologia Museo Nazionalean dago erakusgai, inbentarioko 33185 zenbakiarekin.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Tarifako Udalaren webgunea