Baga (erregea)
Baga (erregea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ezezaguna |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | monarka |
Baga edo Bagas (amazigeraz: ⵀⴳⴰ) Mauritaniako errege berberea zen eta Mauritaniako erresumako errege dinastiaren sortzailea K.a. III. mendean[1].
Masinisa errege numidiarra militarki babestu zuen Hispaniatik itzultzean, armak eta 4.000 gerlari mairu eman zizkion eskolta emateko eta tronurako aurkari zuen Syphaxen aurka borrokatzeko[2]. Kartagoren aurka ere lagundu zuen bigarren gerra punikoan. Buccar erregea izan zen haren ondorengoa.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baga Tito Liviok besterik ez du aipatzen[3], baina izena ez da ezezaguna libiar onomastikan, BGY[4] bezala ezagutzen baita. Abeggi (txakal) izena tuaregen artean erabiltzen da oraindik.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 206. urtean, Bagak Masinisari babesa eman zion, masiliar printzea Hispaniatik bueltan zetorrela, Capussa hil ondoren, Numidiara joatekotan zegoenean Gaia bere aitaren erreinua aurkitzeko. Masinisak 4.000 soldadu lortu zituen mairu erregearengandik, zaldizko batzuk, eta Syphaxek kontrolatzen zuen lurraldea oztoporik gabe zeharkatzeko aukera eman zioten. Bere aldekoen kopurua handia ez zen arren, 500 numidar, Masinisak berehala bidali zizkion bere gizonak Bagari[5].
Erreinua eta agintea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baga, antza denez, buruzagi trebea izan zen, kanpotarra zen Masinisari Tito Liviok aipatzen duena bezain eskolta garrantzitsua eman ziolako. Benetako subiranoa zen, eta haren aginpidea lurralde zabal batera hedatzen zen.
Masinisak, Numidiara iritsi aurretik Bagaren lurraldea zeharkatzen duelako, Mauritaniako erresumaren egoera berresten du, Iberiar penintsularen eta masesiliar eta masiliarren lurraldeen artean; horrez gain, testuinguruak frogatzen du erresuma horrek gutxienez itsasertzaren zati bat kontrolatzen zuela, eta horrek behin betiko arbuiatzen du Mauritaniako erresuma Auresen ezartzeko ahalegin bitxia.
Bagaren erreinua eragozpenik gabe koka badaiteke gerora Mauretania Tingitana izango denean, eta, zehatzago, mendebalean, ezin da zehaztu haren hedadura. Numidian gertatzen ari zenaren irudiko, onartzen da erregeak nolabaiteko kontrola egiten zuela, egiatan menderatze bat ez bazen, ibaiertzeko hirietan, feniziar kulturakoak guztiak, bai Lixus eta Tingis hiri zaharrak, bai eta oraintsuagokoak ere, Emsa eta Sidi Abdeslam kokalekuak hartzen zituztenak, baina baita Volubilis eta seguru asko Tamuda bezalako barnealdeko hiriak ere. Hegoalderantz, pentsa daiteke getuliar leinu handiek behar adinako presioa egiten zutela, Bagaren aginpidea mugatzen zuena. Plinio Zaharrak Sahararaino hedatzen ziren getuliar autoletes (= Autololes) aipatzen ditu; pentsa daiteke Bagaren garaian ere okupatzen zutela lurraldea.
Baga gehiago agertzen zaigu protohistoriako garai ilunetan moldatu zen botere baten oinordeko bezala, Historiaren apeta batek erakutsiko ligukeen abenturazale soil gisa baino.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lepelley, Claude (1934-2015).. Frontières et limites géographiques de l'Afrique du Nord antique : hommage à Pierre Salama : actes de la table ronde, Paris, les 2 et 3 mai 1997. ISBN 2-85944-376-2. PMC 496186008. (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
- ↑ «Livy: Book XXIX, 29» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
- ↑ «Livy: Book XXIX, 30» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
- ↑ R.I.L., 739 zenbakia Guergourren, eta 1097 zenbakia Cheffian.
- ↑ Encyclopédie berbère.. EDISUD ©1984-<2013> ISBN 978-2-85744-201-1. PMC 12214447. (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).