Baiona-Itsas Irteerak burdinbidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baiona-Itsas Irteerak linea
Fitxategi:Entrée du tunnel ligne Bayonne - Itsas Irteerak.JPG
Baiona-Itsas Irteerak linea iragaten den Marracqeko tunela 2014ean.
Kokapena
Bayonne ferroviaire.png
Koordenatuak 43° 29′ 27″ N, 1° 29′ 26″ W / 43.490847°N,1.490689°W / 43.490847; -1.490689Koordenatuak: 43° 29′ 27″ N, 1° 29′ 26″ W / 43.490847°N,1.490689°W / 43.490847; -1.490689
Historia eta erabilera
Irekiera1895
Jabea SNCF
Kudeatzailea SNCF SNCF
Arkitektura

Baiona-Itsas Irteerak linea Lapurdiko Baiona hiriburuko eta Angelu udalerriko burdinbide linea labur bat da. Frantziako zabalera neurri estandarra eta burdinbide bakarra du. Baionako portuko zama-lana ahalbideratzen du.

Frantziako trenbide sare nazionaleko 658000. linea da. 1435 metro luze ditu eta 1895eko maiatzaren 4ean martxan jarri zen.

Baionako portuko merkantzien garraiorako erabili ohi da, zehazkiago Baionako portuaren Atturri ibaiaren bokaleko ezkerraldeko zatirako (ez hain aktiboa), Baiona eta Angelu hirien artean. Kaietara merkantziak eraman eta sufre, burdin, altzairu, zementu, abereentzako jakiak (izan ere, hiltegia geografikoki hurbil dago) eta partikula taulen elkartrukea ahalbideratzen du. 2006ean egunero linean hiru zama-tren martxan zeuden.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]