Baionako setioa (1374)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Baionako setioa
Ehun Urteetako Gerra
Lekua Lapurdi Baiona, Lapurdi, Guiena
43° 29′ 24″ N, 1° 28′ 51″ W / 43.49000°N,1.48083°W / 43.49000; -1.48083
Koordenatuak 43° 30′ 00″ N, 1° 25′ 30″ W / 43.5°N,1.425°W / 43.5; -1.425Koordenatuak: 43° 30′ 00″ N, 1° 25′ 30″ W / 43.5°N,1.425°W / 43.5; -1.425
Emaitza Ingalaterrako Erresumaren garaipena
Gudulariak
Royal Arms of England (1340-1367).svg Ingalaterrako Erresuma Blason Castille Léon.png Gaztelako Koroa
Buruzagiak
Royal Arms of England (1340-1367).svg William Elmham Blason Castille Léon.png Henrike II.a Gaztelakoa
Indarra
Ezezaguna 20.000
Galerak
Ezezaguna 12.000
Artikulu hau 1374eko Baionako setioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baionako setioa».

Baionako setioa 1374. urtean Lapurdiko Baiona hiriburuan eta Ehun Urteetako Gerran zehar jazo zen gudu bat izan zen. Garai honetan Baiona hiria Guiena lurraldeko zati zen eta Ingalaterrako Erresumaren menpe zegoen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1373an Joanes Gantekoa Gaztela inbaditzeko asmoz Calaiseko portutik gudaroste handi batekin itsasoratu zen, baina udazkenean Bordelera iristean gizon gehienak galdu eta bere asmoa bertan behera utzi behar izan zuen. 1374an, Eduardo II.a Ingalaterrakoak kontinentean Calais, Bordele, Baiona eta Dordoinako inguruko zenbait udalerri besterik ez zituen.[1]

1374ko ekainean Henrike II.a Gaztelakoak Luis I.a Anjoukoak hala eskatuta Guiena erasotzea erabaki zuen, Tolosan zegoen okzitaniar erregea gaztelarrei Baionan elkartu eta hiria bereganatuko zutela esan baitzion.[2]

Setioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike II.a Gaztelakoak eta tartean 1.200 zaldun eta 5.000 peoiz osatutako 20.000 soldaduko gudarosteak Bidasoa ibaia zeharkatu eta behin Donibane Lohizune bereganatu ostean, Baiona itsaso eta lurrez setiatzeari ekin zioten, hiria Nafarroako Erresuma eta Ingalaterrako Erresumaren arteko loturagune garrantzitsua baitzen[3]. Baina Luis I.a Anjoukoa ez zen bertaratu, Tolosa hiria ingelesen eraso batetik defendatzen gelditu beharra izan baitzuen. Baionarrek William Elmham[4] buruzagiaren gidaritzapean buruturiko erresistentzia izugarria eta frantziarrek gaztelarrei batere laguntzarik ez eskeintzearen ondorioz, gaztelarrak setioa altxatzera derrigortuak egon ziren, ekintza militar honetan 12.000 gizon galduz.[5]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike II.a Gaztelakoa Burgos hirira itzuli zen, bertan gudarostea Joan errege-semearen ardurapean utzi zuen, soldadu batzuei erretiroa eman, eta Sevillara zuzendu zen[6], andaluziar hirian Fernando Sánchez de Tovarren[7] gidaritzapeko hamabost gaztelar eta bost portugaldar galerez osatutako itsas gudarostea antolatu eta Jean de Vienneren frantziar itsas gudarostearekin elkartu ondoren Britainiar Uharteak itsasoz erasotzera zuzendu ziren.

1369-1375 artean frantziarrek aurretik ingelesei ematera derrigortuak egon ziren lurralde gehienak berreskuratu zituzten, Calais, Cherbourg, Brest, Bordele, Baiona eta Erdialdeko Mendiguneko zenbait gotorleku salbu, eta Bordelen Trompette gaztelua eta Baionan Gaztelu Berria eraiki zituzten[8]. 1375 eta 1377ko negoziazioak ez ziren ezertara iritsi.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ctjzacq, Rene. Bayonne au Moyen Age. Le siege de 1374. Mont-de-Marsan, 1952. (Frantsesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]