Bakailao pil-pilean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bakailaoa pil-pilean.

Bakailaoa pil-pilean bakailao, oliba olioa, baratxuri eta kaienako piperminak osagaitzat dituen euskal platera da[1]. Prestatzeko buztin-kazola behar da gero bertan bero zerbitzatzeko.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osagai nagusia bakailaoa da (bezperatik gezatutako bakailao idorra), koipe gutxi eta proteina asko dituen arrain urdina. Gero oliba olioa eta baratxuriak besterik ez dira beharrezkoak errezeta egiteko. Oliba olioa saltsa egiteko ezinbestekoa da, arrainaren gelatinekin emultsionatzen duelako, horrexegatik 'zenbat eta olio gehiago, orduan eta saltsa gehiago' esaten ohi dute. Bakailaoa egosten (inoiz ez frijitu) da olio beroan eta saltsa berde bereizgarria sortzen du, buztin-kazola jiratzen duten bitartean. 'pil-pil' astiro irakitearen onomatopeia da[2].

Eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldarien artean eztabaidagarria da nola jarri bakailaoa kazolan ondo egosteko. Batzuk diote hasieran bakailaoa bost minutuz azala gora jarri behar dela gero buelta emateko eta pil-pil egiteko; besteek, berriz, azala behera jarri behar dela gero buelta emateko eta pil-pil egiteko[3]. Azken finean biak bakailaoaren gelatina ondo ateratzeko eta emultsioa ondo egiteko moduak besterik ez dira.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakailaoa pil-pilean kaloria ugari dituenez, ez da gomendagarria pisu gehiegi dutenentzat. Bakailaoa baratxuri eta kaienako piperminak dituenez ez da beharrezkoa gatza botatzea, beraz hipertentsiboentzat erabilgarria izan daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bakailao pil-pilean Aldatu lotura Wikidatan