Bake eta elkarbizitza lantaldea (Eusko Legebiltzarra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bake eta elkarbizitza lantaldea Eusko Legebiltzarrean IX. Legegintzaldian osaturiko eztabaida eta akordiorako lantalde bat izan zen, Patxi Lopez lehendakaria zelarik. ETA erakundeak 2011 urtean iragarritako su-etenaren ostean sortutako egoera politiko berrira egokitzeko osatu zuten, bereziki oroimen historikoa eta bake iraunkor baterako oinarriak adostu behar zituena Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza zuten alderdi politikoen artean. IX. Legegintzaldian Aralar alderdiaren zatiketa ekarri zuen, talde horretako lau legebiltzarkideetatik hiruk lantaldea bultzatzea erabaki zutelako, buruzagitzak ezarritako iritziaren aurka: Aintzane Ezenarro, Oxel Erostarbe eta Mikel Basabe izan ziren.[1].

X. Legegintzaldia abiatu bezain laster, lantaldea berriz ere abian jartzeko prozesua jarri zen martxan, baina lehenengo hilabetetan alderdien arteko desadostasunak direla eta, lantaldearen birrosaketa bertan behera utzi behar izan zen. Horien artean, nabarmena izan zen 2013ko martxoan Euskal Herria Bilduko Laura Mintegi eta Alderdi Popularreko Arantza Quirogaren artean legebiltzarraren osoko bilkura batean izandako kalapita.[2] Iñigo Urkullu lehendakariaren lehenengo urteak izan ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]