Aintzane Ezenarro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aintzane Ezenarro
Aintzane Ezenarro politikaria.jpg
Eusko legebiltzarkidea

Bizitza
Jaiotza Getaria, 1971 (47/48 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Aralar

Miren Aintzane Ezenarro Egurbide (Getaria, Gipuzkoa, 1971ko martxoaren 18a -) VIII. eta IX. legegintzaldietako Aralarreko eusko legebiltzarkidea izandakoa da. 2012ko apirilaren 4an alderdiak kanpoan geratu zela adierazi zuen[1] eta uztailaren 31n legebiltzarkide kargua utzi zuen.

Horretaz gain, Elkarri gizarte mugimenduko Lantegi Nazionaleko kidea izan da 6 urtez eta taldeko aldizkariaren arduraduna lau urtez. 1999an hartu zuen politikan ibiltzeko erabakia, Lizarrako Akordioaren garai hartan ETAk orduko su-etena apurtu ondoren. Gaur egun "Gogora" Institutuko zuzendaria da.

Kazetaritzan (1989-1994) eta Soziologian (1991-1996) lizentziatua da EHUn, eta Giza Eskubideak eta Botere Publikoak Masterra gauzatu zuen (2013ko iraila) unibertsitate berean.

Legebiltzarkidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko Euskadiko hauteskundeetan eserleku bakarra lortu zuen Aralarrek, Gipuzkoan lortua, eta berak bete izan zuen VIII. legealdi horretan. Juan Jose Ibarretxeren azken agintaldian, Eusko Jaurlaritza osatzen zuten hiru alderdien ekimenen alde agertu ohi zen.

2009koetan, aldiz, Aralarreko zerrendaburua izan zen Gipuzkoatik berriro, eta alderdiak 4 eserleku lortu zituen guztira IX. legealdirako.

PPk eta PSEk sustatutako Alderdien Legearen aurkako jarrera behin eta berriz agertu da, hots, Batasunaren parte hartze librearen alde. Halaber, Ezker Abertzalearen mugimendua berriztatzeko deitu izan du.

Legebiltzarkide lanetan Terrorismoaren Biktimen batzorde txostengileko kide izan zen, eta terrorismoaren biktimak aitortzeko legearen idazketan parte hartu zuen. Halaber, motibazio politikoko egoera batean izandako giza eskubideen urraketak eta beste sufrimendu bidegabe batzuk jasandako biktimen batzorde txostengilean hartu zuen parte, eta Bake eta Bizikidetzako Batzordearen bultzatzailea izan zen 2012an, non "zoru etikoa" adostu zen.[2]

2011tik aurrera Aralarrek Ezker Abertzalea, Eusko Alkartasuna eta Alternatibarekin egindako bidearekiko kritiko azaldu zen eta 2012ko apirilaren 4an Mikel Basabe eta Oxel Erostarberekin batera alderditik kanpo geratzen zirela adierazi zion alderdiak[1]. Geroago, uztailaren 31n, hirurek legebiltzarkide karguak utzi zituzten.

Kazetaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarri gizarte-mugimenduaren aldizkariko zuzendaria izan zen 1998 eta 2001 bitartean. 2001eko abenduan Joan B. Cendrós-en omenezko saria jaso zuen, Kataluniari buruz Herrialde Katalanetatik at idatzitako artikulu onenak aintzat hartzen dituena, Elkarriren aldizkarian argitaratutako "Catalunya por el diálogo" lanagatik.

ETBko Políticamente incorrecto programako erredaktorea izan zen.

Gogora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko ekainetik Lehendakaritzan aholkulari gisa lanean hasi arte, 2014ko apirilean, Adi-Adian biktimei buruzko ikasgeletako programari jarraipena emateko eta hura sendotzeko arduraduna izan zen.

Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutua "Gogora" abian ipini zuen Eusko Jaurlaritzak 2015eko uztailean, Bakegintza eta Bizikidetza ataletik sortutako ekimena, bertako zuzendari Aintzane Ezenarro izendatuta.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]