Edukira joan

Laura Mintegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura Mintegi


Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2012ko azaroaren 20a - 2014ko abuztuaren 31
Barrutia: Bizkaia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2012ko azaroaren 20a - 2014ko abuztuaren 31 - Iker Casanova Alonso
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia

Euskal Herria Bilduren bozeramailea

2012ko urtarrilaren 21a - 2014ko uztaila
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLaura Mintegi Lakarra
JaiotzaLizarra1955eko urriaren 26a (70 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, unibertsitateko irakaslea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Euskaltzaindia
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Euskal Herria Bildu

Twitter: lauramintegi Inguma: laura-mintegi-lakarra Literaturaren Zubitegia: 102 Edit the value on Wikidata

Laura Mintegi Lakarra (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1955eko urriaren 26a) euskal idazlea, irakaslea EHUn, eta politikaria da. Horrez gain, 2004az geroztik, Euskal PEN Klubaren presidentea da. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an.

Jaiotzez nafarra izanagatik, Venezuelan bi urte eman zituen umetan eta gero familia Bilbo aldera mugitu ziren. Ordutik aurrera Algortan bizi da. Euskara Bilbon ikasi zuen hamazazpi urte zituela.[1][2]

Unibertsitateko irakaslea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean (1978), eta gero 1999an Subjektibitatea nobelagintzan. Stephen Crane-ren "The Red Badge of Courage" izenburuko tesia aurkeztu zuen EHUn, Nikolas Xamardo-ren zuzendaritzapean.[3] 1981. urteaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da. Saileko zuzendaria izan zen 1999tik 2006ra eta berriz ere 2010etik gaur egun arte.

1996an Euskal Herriko Unibertsitatearen euskara-plana diseinatu zuen batzordean parte hartu zuen. 1996/97 ikasturtean 9.186 ikasle bakarrik ari ziren euskaraz ikasten EHUn (EHUn ikasten ari ziren ikasleen %15). Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) euskara karrera guztietan sartzeko plana diseinatu zuen batzordeko partaideak Pilartxo Etxeberria, Iñaki Alegria eta Laura Mintegi bera izan ziren. Plan hark emaitza nabarmenak lortuko zituen gero hurrengo urteetan. [4][5][6]

Literatur sari batzuk bereganatu ditu, horien artean Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta Jon Mirande Saria eta 2022an Urrezko Luma, ibilbide literarioa saritzeko. Beste hainbat saritan epaimahaikidea izan da, hala nola Maria Maeztu narratiba sarian, Joseba Jaka bekan, Rikardo Arregi kazetaritza sarian, Anton Abadia sarian eta René Cassin Giza Eskubideen Sarian.

Ohiko kolaboratzailea da hedabideetan, hala ikus-entzunezkoetan (ETB, Hamaika Telebista, Bizkaia Irratia, Egin Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Euskalerria irratia eta Euskadi Irratia), nola idatzizkoetan ere (Anaitasuna, Argia, Susa, Ttu-ttuá, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Gara, Berria, Jakin, Hegats eta beste).

Politikaria (2012-2014)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko urriaren 21ean egindako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan legebiltzarkide aukeratu zuten EH Bildu koalizioaren aldetik, koalizioko lehendakarigai moduan aurkeztuta. Legegintzaldi hartan, EH Bildu taldeko bozeramaile moduan jardun zuen, harik eta 2014ko uztailean, arrazoi pertsonalengatik, legebiltzarkide kargua uztea erabaki zuen arte.

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, 40 lan baino gehiago azaltzen dira,[7] berak idatzitakoak.

Bestelako liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulitako lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkigintza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Urkiza, Ana. (2006). Zortzi unibertso zortzi idazle: elkarrizketak. Alberdania ISBN 84-96643-37-9..
  2. Mintegi, Laura. (2025). Akabo. Txalaparta, 1 or..
  3. Mintegi Lakarra, Laura. «Subjektibitatea nobelagintzan. Stephen Crane-ren "The Red Badge of Courage"» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (kontsulta data: 2019-12-12).
  4. «Azkarate: «Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana - Wikiteka» eu.wikisource.org (kontsulta data: 2019-12-30).
  5. Fernandez, Luis. (1998-02-15). «IKASKETA PLAN BERRIAK ONARTU ZIRENEAN EHU-N EUSKARA EZ ZEN IA KONTUAN HARTU. Azkarate:«Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana»» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (kontsulta data: 2019-12-30).
  6. Eusko Jaurlaritza. (PDF) [http://www1.euskadi.net/euskara_lingua/PDF/Euskadi/EU_EU_PO.pdf 'Ahoz aho, belaunez belaun'. Hizkuntzaren geroratzeari buruzko kanpaina ibiltaria. ] (kontsulta data: 2018-03-07).
  7. Laura Mintegiren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>40 produktu)
  8. a b Astiz, Iñigo. (2025-09-29). «Udazkeneko literatur loraldia: argitaletxe berri bat, Atxagaren nobelarako itzulera eta beste 93 istorio» Berria (kontsulta data: 2025-09-30).
  9. SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-09-10). «‘Akabo’ eleberria plazaratu du Laura Mintegik, komunikazio eza eta traizioan aztarka» naiz: (kontsulta data: 2025-09-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]