Edukira joan

Baladi gazta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baladi gazta
white cheese (en) Itzuli
Osagaiakahuntz-esnea, behi-esnea eta ardi esnea
Historia
JatorriaLibano, Palestina, Siria, Jordania eta Egipto

Baladi gazta (arabieraz: جبنة بلديةبلدي, jibnah baladī‎) Ekialde Hurbilean aurkitzen den gazta zuri eta leuna da[1]. Jatorria Libanoko mendialdean du[2].

Baladi izena bilād ("herria", "lurraldea") hitzetik dator eta ondorioz "herriko gazta" esan nahi du. Herriko izena duen arren delicatessen dendatan ere aurkitzen da[3]. Baladi ahuntzak erabiltzen dira gazta egiteko[4]. Jatorrian Libanoko mendi garaietako artzainek egiten zutenez "mendietako gazta" ere esaten zaio[1].

Baladi gazta puxketak.

Baladi gazta tradizionala freskoa, pasteurizatu gabea eta ondu gabea da, mikroflora anitza du eta hezetasun handia. Horren ondorioz hiru egun irauten ditu galdu gabe[1]. Gazta egiteko ahuntz, behi eta ardi esnea nahasian erabiltzen da[5].

Ondu gabeko gazta fina da, gozoa eta aldi berean zapore gazi arina duena. Gosaritan tokiko ogi beroarekin jan daiteke edota sandwichen barnean bazkaltzeko orduan. Batzuetan oliba olio tanta batzukin eta hainbat espeziarekin zerbitzen da. Pertsiarrek nan-o-panir-o-sabzi-khordan platera jaten dute, ogi zapalaren gainean baladi gazta freskoa, barazki gordinak eta espezieak dituena[3].

Antzerako gaztak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siriako gaztaren antzeko itxura eta tamaina ditu, drenai saskiak diseinu patroi berezien markak uzten dizkio azalean.Baladi gazta siriarrak baino koipe portzentaia handiagoa du eta horregatik leunagoa eta krematsuagoa da, eta gutxiago murtxikatu behar da[1].

Akawie gazta ere antzerakoa da baina Baladi gaztak ehundura trinkoagoa du[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d «Baladi - Cheese.com» www.cheese.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  2. a b «Baladi – La Fromagerie Polyethnique | Fromages Le Bédouin» www.lebedouin.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  3. a b (Ingelesez) Burum, Linda. (1993-01-28). «MARKETS : Pulling Strings: Cheese From the East» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  4. Tabet, Edouard; Mangia, Nicoletta P.; Mouannes, Emilio; Hassoun, Georges; Helal, Zeina; Deiana, Pietrino. (2016-07-01). «Characterization of goat milk from Lebanese Baladi breed and his suitability for setting up a ripened cheese using a selected starter culture» Small Ruminant Research 140: 13–17.  doi:10.1016/j.smallrumres.2016.05.011. ISSN 0921-4488. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  5. (Ingelesez) Zebib |, Hadia. (2021-03-15). Lebanese Local Cheese, Jibneh Baladi (Baladieh), Jibneh Khadra. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]