Balenciaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau moda markari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Balenciaga (argipena)».
Balenciaga
Datuak
Motanegozioa, moda-etxea eta enpresa
Jarduera sektoreaModa, Luxua eta Wholesale (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasociété par actions simplifiée (en) Itzuli
JabeaKering
Historia
Sorrera1917
1919
Sortzailea
SorlekuaDonostia
webgune ofiziala
Facebook: Balenciaga Instagram: balenciaga Edit the value on Wikidata

Balenciaga Cristobal Balentziaga jostun eta diseinatzaileak sortutako moda-etxea da. 21. mendean, Kering konpainia frantsesaren esku dago marka, zeina luxuzko hainbat markaren jabe den (adibidez Gucci, Saint Laurent, Alexander McQueen...).[1]

Cristobal Balentziagaren moda-etxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako etxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balentziagak Donostian zabaldu zuen bere lehenengo denda, 1917. urtean. 1918an Balenciaga y Compañía sozietatea sortu zen, Benita eta Daniela Lizasoain ahizpen diru aportazioarekin. Sozietateak sei urte iraun zuen eta Balentziagarentzat ospe handiko urteak izan ziren[2]. 1924an sozietatea amaitu zen eta Balentziaga Askatasunaren hiribideko 2. zenbakiko lehen solairuan finkatu zen. [3]

1927an Okendo kaleko 10. zenbakiko lehen solairuan bigarren denda ireki zuen Eisa Costura izenekoa. Eisa izena, amaren Eizagirre abizenetik sortu zuen Balentziagak.[4] Enpresa honek izen komertzial eta kokapen parea izan zituen Donostian, eta 1933an lehen sukurtsala kanpoan, Madrilen Caballero de Gracia kalean, eta 1935ean Bartzelonan Santa Teresa kalean.

Parisko etxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Eisa izeneko denden lana eten zen, eta Parisen ezarri zen Cristobal Balentziaha non Balenciaga izeneko enpresa eta etxea fundatu zuen George V hiribidean, Nicolas Bizkarrondo, Virginia Mendizabal eta Wladzio d'Attainvillerekin.[5][6] Balentziagaren langintzaren egoitza nagusia han kokatu zen harrezkero, sormenaren tokia ere hura izan zen.

Sorbalda erorien lerro berritzailea aurkeztu zuen, gerri pintzaduna eta aldaka biribilak erakusten zituena. 50. hamarkadan lortuko zuen arrakasta gehiena eta bere kreatibitateak ospe handia lortuko du. Diorrek 1947an aurkeztuko duen look-a aurreikusiz, urte batzuk geroago, emakumearen silueta berria sortuko du, zaku soineko abangoardista oso, hiru laurdeneko mahuka, baloi gonak, gerri altuak, eta hain famatuak bilakatuko euritako gardenak sortuz, Hauek denak, botoi handiekin apaindurik.

Diseinatzaile gehienek zirriborroak egiten zituzten, baina ez zuten beraiek josten. Cristobalen kasuan, jostun aparta zen eta ehunak maneiatzen artista. Coco Chanelen hitzetan:[7]

« Bera da gure artean dagoen jostun bakarra »

Ehun astunak zituen gogoko, eskuz brodatuak, harriz edo pitxiz hornituak.

Nabarmentzen dira: soineko beltzak, leporik edo botoirik gabeko beroki koadratuak, beso japoniarrak, soineko-tunikak, euri-kapusai gardenak.


Edozein ehun zen soineko bat egiteko aitzakia; berak egin zezakeen, ia moztu gabe, josturarik apenas ez, di-da batean. Bolumen eta forma harrigarriak ematen trebezia aparta zuen. Bukaera perfektua izaten zuten bere lanek, eskultura baten pareko eta botoiak eta puntadak ez zen ia ikusten. Zorrotza erabat, gustura ez bazegoen, berehala desmuntatuko zuen soineko osoa. Diseinu bakarrak sortzen zituen bere bezeroentzat, probatu beharrik gabe. Marlene Dietrichek berak esan zuen Balentziagak bere neurriak ondo baino hobeto ezagutzen zituela eta hark eginiko soinekoek ez zutela zuzendu beharrik izan.

Modatik at, lehen perfumea 1947an sortu zuen Balenciaga etxeak, Le Dix izenarekin. Gero beste batzuk etorri ziren, hala nola Quadrille izenekoa 1955ean.[8]

Moda-etxea 1968 urtean itxi zen, eta lau urte geroago, 1972 urtean, Balentziaga bera hil zen.

Ondorengo historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demna Gvasaliaren diseinu bat Balenciagarentzat, 2016koa.

1986an Jacques Bogart enpresaburu frantziarraren taldeak erosi zien marka eta etxea Cristobalen oinordekoei, eta zuzendari kreatibo bezala Michel Goma jarri zuen.[9]

1990eko hamarkadan, lehenengo Josephus Melchior Thimisterren zuzendaritzan eta ondoren, Nicolás Ghesquière-rekin fama handia hartu zuen.

2001. urtean Gucci taldeak erosi Balenciaga.[10] Gucciren enpresa-osaketa ezbaian egon zen urte batzuetan LVMH eta PPR taldeen artean, baina PPR nagusitu zen lehia, eta Kering izena hartu zuelarik etxe horrek 2013an, harrezkero hura da Balenciaga markaren jabea, beste marka batzuekin batera.[11]

Sorkuntzen aldetik, Ghesquièrek 2012an utzi zuen marka, zuzendaritzarekin desadostasunak zirela eta. Denboraldi batzuetan, Alexander Wang aritu zen zuzendari, baina kontratua ez zioten berritu eta ordutik, Demna Gvasalia georgiarra bilakatu zen zuzendaria, Vetements markaren sortzailea.[5]

2022ko eskandalua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko azaroan, ustez, haurren aurkako indarkeria sustatu izanagatik hainbat kritika jaso zituen, boikot deiak ere. Izan ere, Gabriele Galimberti argazkilariaren kanpainian bondage, BDSM, sexu-abusu, haurren pornografia eta pedofiliaren aldeko mezuak antzematen dira. Ondorioz, barkamena eskatu eta gabonetako kanpainarekin harremandutako guztia ezabatzeaz gain, Twitter eta Instagram kontuak ere ezabatu zituen konpainiak.[12][13][14] Adidasekin egin duen beste kanpaina batean ere, pedofiliaren aldeko mezuak antzematen dira. Kasu honetan konpainiak ekimen legalak aurrera eramango dituela esan du, ustez, onartuta ez zeuden argazkiak argitaratu zirelako.[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Luxury Group Kering | Kering» www.kering.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  2. Arzalluz, Miren. (2010). Kristobal Balenziaga: maisuaren eratzea (1895-1936). Nerea, 122 or. ISBN [[Special:BookSources/ISBN 978-84-15042-03-7|ISBN 978-84-15042-03-7]]..
  3. Arzalluz, Miren. (2010). Kristobal Balenziaga: maisuaren eratzea (1895-1936). Nerea, 125 or. ISBN 978-84-15042-03-7..
  4. Arzalluz, Miren. (2010). Kristobal Balenziaga: maisuaren eratzea (1895-1936). Nerea, 142 or. ISBN 978-84-15042-03-7...
  5. a b (Gaztelaniaz) «Modapedia de Balenciaga» Modapedia 2013-03-26 (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  6. (Gaztelaniaz) Duarte, Emma. (2024). «Quiénes son Nicolás Bizcarrondo y Virgilia Mendizábal y cómo apoyaron a Cristóbal Balenciaga en sus inicios» Vanidades (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  7. «Cristóbal Balenciaga Eizaguirre» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-01-21).
  8. (Gaztelaniaz) joseiblin. (2012-04-15). «Biografía» Balenciaga Lovers (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  9. (Frantsesez) «Les révolutions mode de Balenciaga» Marie Claire (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  10. (Frantsesez) Nouvelle, L'Usine. (2001-07-12). Luxe : Gucci achète Balenciaga. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  11. (Ingelesez) «Gucci | History, Fashion, & Facts | Britannica» www.britannica.com 2024-03-28 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  12. (Gaztelaniaz) Am, Por; Prado, a. (2022-11-24). «Balenciaga pide disculpas y retira su última campaña que mezcla niños, sado y pornografía» ELLE (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  13. (Gaztelaniaz) «Niños con objetos sadomasoquistas, la nueva polémica de Balenciaga» La Vanguardia 2022-11-23 (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  14. (Gaztelaniaz) «Balenciaga, obligado a retirar "inmediatamente" su polémica campaña en la que mezcla niños con el sado y la pornografía infantil» ELMUNDO 2022-11-23 (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  15. (Gaztelaniaz) Barrios, Elena. (2022-11-25). ««Nos disculpamos sinceramente»: Balenciaga retira una campaña en la que aparecían niños con accesorios sadomasoquistas» La Razón (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]