Balmoral gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Balmoral gaztelua
Balmoral Castle, Scotland.jpg
Balmoral gaztelua
Kokapena
kokapenmapa
Ur-masa Dee ibaia
Koordenatuak 57° 02′ 23″ N, 3° 13′ 53″ W / 57.039722°N,3.231389°W / 57.039722; -3.231389Koordenatuak: 57° 02′ 23″ N, 3° 13′ 53″ W / 57.039722°N,3.231389°W / 57.039722; -3.231389
Historia eta erabilera
Jabea Roberto II.a Estuardo
Albert, Prince Consort
Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa
Arkitektura
Arkitektoa William Smith
John Smith
Estiloa Scottish Baronial architecture
Azalera 50.000 Akre
Ondarea
Webgune ofiziala

Balmoral gaztelua (ingelesez: Balmoral Castle) Eskoziako Aberdeenshire konderrian kokatutako etxaleku erraldoi bat da. Viktoria Erresuma Batukoaren erregetzan zehar errege egoitza bilakatu zen. A mailako eraikina izendaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1390an William Drummonden agindupean gaztelua eraikitzen hasi ziren. Roberto II.a Eskoziakoaren jabego izan zen, inguruko eremuan ehizagune bat zuelarik. Beranduago XV. mendean Huntlyko markesaren seme zen Alexander Gordoni saldua izan zen. 1662. urterarte famili horren jabego izan zen, orduan Farquarsoni saldua izan zen. Familiari Balmoralgo markesen titulua eskaini zitzaion, etxalekua 1798an saldu zen arte. Gaztelua Jurgi IV.a Erresuma Batukoaren koroaketan buru-belarri sarturik egon zen. Arkitektur lan bikaina da.

Errege egoitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Balmoral Elisabet I.a Ingalaterrakoa eta Edinburgheko Dukearen udako egoitza izateagatik ezagutzen da. 1848an gaztelua errege egoitza bilakatu zen, gaur egungo erreginaren herenamona zen Victoria I.a Erreginak alokatu zuenean. Etxalekua hainbeste gustatu zitzaienez 30 mila liberarengatik erostea erabaki zuten. Erreginaren bikotea zen Albert Sajonia-Coburgo-Gotha Printzeak berehala XV. mendekoa zen gazteluaren handitze eta erreginaren beharretarako egokitze lanei ekin zien.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balmoral gaztelua Aldatu lotura Wikidatan