Banco de Vasconia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Banco de Vasconia
Datuak
MotaBankua
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaBaltzu anonimo
Historia
Sorrera1901eko uztailaren 24a
Desagerpena2008ko irailaren 25a
Banco Popular Vasconia, Tolosa

Banco de Vasconia 1901. urtean, sorturiko banku nafarra izan zen. 2008an desagertu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran aseguru-etxea izan zen bankua baino gehiago, eta "La Vasconia Seguros y Reaseguros, S.A." izena zeukan. 1910rako ordea aseguruen sektorean zeuzkan negozio guztiak saldu zituen eta banketxe soila bilakatu zen, La Vasconia delakoa.

1908ean zabaldu zuen bere lehen sukurtsala Nafarroako hiriburuan, Iruñean. Urteak aurrera joan ahala sukurtsal gehiago irekitzen joan zen, 1953rako 21 sukurtsal zituelarik. Ondoren "Credito Navarro S.A." elkartearen zati bilakatu zen La Vasconia. Harreman hori 1962ra arte luzatu zen, urte hartatik aurrera La Vasconiak Credito Navarrori bere 12 sukurtsal utzi zizkion, La Vasconiareb sarea 9 sukurtsaletara mugaturik geratuz.

Popularraren filial

1962. urteko amaieran Banco Popular Español bankuak "La Vasconia"ren akzioak erosi zizkion Credito Navarrori. 1966. urtean Banco de la Vasconia izenagatik aldatu zen jatorrizko La Vasconia. Gaztelerazko artikulua galde eta Banco de Vasconia izena 1975ean ezarri zen, estatutuetan aldaketa bat egin ondoren.

Hamarkada batzuez, Banco Popularren taldeko kide eta filiala izan zen 1960ko hamarkadatik aurrera bankuak hazkunde handia bizi izan zuen, eta hainbat sukurtsal berri zabaldu zen, eskualde batzuetara mugatuta, Hego Euskal Herriko probintziak eta Errioxa. 2005. urtean 100 sukurtsal baino gehiago zituen, eta 500dik gora langile[1].

2008an Banco Popular Español bankuak, aspalditik bankuaren akzioen gehiengoaren jabeak, bankua guztiz bereganatzea erabaki zuen, krisi uneari aurre egiteko, beste filial batzuk desagertu bezala desagertu zen horrela Vasconia[2]. Hamar urteren buruan, Popular bera desagertu zen, euro batean saldurik bere jabetza guztiak eta izaera Santander bankuari[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) blogdelahorro. «¿Qué era el Banco de Vasconia y qué entidad lo absorbió?» El euro inquieto, consejos de ahorro (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  2. (Gaztelaniaz) «El Banco Popular absorbe a sus cuatro filiales para evitar una OPA» Libre Mercado 2008-09-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  3. (Gaztelaniaz) Barrón, Íñigo de; Pérez, Claudi. (2017-06-07). «El Santander compra el Banco Popular por un euro ante su inviabilidad» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]