Whiski

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Baso bat whiski.

Whiskia[1] (ingelesez Whisky Eskozian edo Whiskey Irlanda eta Estatu Batuetan; jatorri etimologikoa Eskoziako gaelerazko uisge-beatha) graduazio handiko edari alkoholikoetatik ezagunenetarikoena dena, hainbat likido azukretuetako edo garagardoetako distilazio prozesutik eskuratzen da.

'Whiski hitza gaelikotik dator, uisge, "ura", eta hau uisge beatha, "bizi ura", "pattar" esapidetik. Fraide eskoziarrek hitz honen esanahia “aqua vitae” esapidera aldatu zuten, edariaren propietate anestesikoak eta medizinak zirela eta.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Whiskia Eskozia eta Irlandatik, AEBetara eta Kanadara hedatu zen. Hori dela eta, gaur egun whiski mota ugari daude ekoitzitako lekuaren arabera. Horregatik azpimarratzekoak dira mota hauek: amerikarrak (Corn, Rye eta Bourbon,) kanadarra, irlandarra, eskoziarra eta hainbesteko garrantzia ez duten japoniarra eta indiarra.

Hortaz, esan genezake whiski mota guztiak zerealetatik lortzen direla; baina benetako ezberdintasuna erabilitako teknika, nahasketa eta zahartze prozesuaren araberakoa izango da.

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkohola, eta zehazki etanola, efektu sekundarioak sortzen dituen droga psikoaktiboa da. Edari hori hartzearen ondorioak zeharo aldatzen dira alkohol kopuruaren eta edateko momentuaren arabera. Esate baterako, bazkari luze baten ostean, intoxikazioa pairatzeko probabilitateak txikiagoak dira, urdaila hutsik egonik edatean baino.

Alkoholak efektu bifasikoa dauka gizakien gorputzaren gainean; hau da, efektuak aldatzen joaten dira denboraren joanean. Hasieran, alkohola edateak alaitasun eta erlaxazio sentsazioa sortzen du, baina, geroago, koordinazio-arazoak sor ditzake, eta ikusmena lerma dezake. Zelula-mintzek, gainera, alkohol asko xurgatzeko gaitasuna dute; ondorioz, alkohola odol-hodietan dagoenean, gorputzaren bazter guztietara hedatzen da.

Gehien kaltetzen diren organoak bihotza, nerbio-sistema, gibela eta burmuina dira.

Beste ondorio batzuk ere badauzka alkohola edateak: aknea larriagotzea, azala zahartzea, pisua hartzea, barneko lesioak, alkoholismoa eta toxikomania.

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkohol gehiegi edateak ekar dezakeen arrisku handienetako bat menpekotasuna da; hau da, alkohola edateko ohiturarekn itsutzea. Alkoholarekiko menpekotasuna dutenek, alkohola edatean ez dutenean, abstinentzia sindrometzat ezagutzen diren efektuak izaten dituzte.

Bestetik, alkohol gehiegi edateak kaltetu egin ditzake burmuina, bihotza, pankrea, urdaila eta gibela; gainera, eragin fisiko eta psikologiko itzulezinak izan ditzake.

Azkenik, aipagarria den beste arrisku bat intoxikazioa da. Honako taula honetan adierazita daude intoxikazio-mailak:

  • Intoxikazio arina:
    • Ataxia (ibiltzeko zailtasuna)
    • Desinhibizioa
    • Hitz egiteko zailtasuna
    • Presio arterial baxua
  • Intoxikazio moderatua:
    • Dardarak
    • Goragalea
    • Izerditzea
    • Antsietatea
    • Logabezia
  • Intoxikazio zorrotza:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Whiski Aldatu lotura Wikidatan
  1. "Whiski" da euskarazko era arautua (Hiztegi Batua)