Bankaren historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mailegutzailea eta emaztea, Massym Quentin, 1514, Louvre.

Bankaren historia K.a. 2000 inguru hasi zen, Asirian, Indian eta Sumerian, orduan eman baitziren aleen lehendabiziko maileguak, nekazariei eta merkatariei gehienetan. Gero, Antzinako Grezian eta Erroman, tenpluek diruaren maileguak emateaz gain, gordailuak onartzen eta txanponak trukatzen zituzten. Garai bertsuko Txinan eta Indinan ere bazeuden diruaren maileguak, arkeologiak frogatu duenez.

Banka modernoaren sustraiak Erdi Aroko Italian finkatu dira, batez ere Florentzia, Venezia eta Genovako hiri aberatsetan. Haiei esker, izan ere, dirua lekualdatzeko moduak hobetu ziren, kredituak transferitzeko sistemen bidez. Hala, ordainketak distantzia luzeetan eta segurtasunez egin zitezkeen, eta, bide batez, izkin egin Eliza Katolikoak ezarritako lukurreriaren debekuari, zeren, dibisen arteko trukaketan, mailegutzaileak mozkina atera baitzezakeen eragiketatik[1]. Egun funtzionamenduan dagoen bankurik zaherrena, Banca Monte dei Paschi di Siena, 1472an sortu zen.

Bankaren garapena, XV. eta XVI. mendeetan, Europako iparraldera zabaldu zen. Gero, garrantzi handiko berrikuntzak egin ziren Amsterdamen, XVII. mendean, eta Londresen, XVIII.ean. XX. mendean, telekomunikazioetako eta informatikako garapenek aldaketa handiak ekarri zituzten bankaren mundura, eta bankuak izugarri handitu eta hedatu ziren. 1929ko kraxaren ondoren, estatuek zorrotzago arautu zuten bankaren jarduna, krisiak ekidin nahian, baina neoliberalismoarekin, erregulazio horietako asko indargabetu ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dan Jones, Power and thrones, 2021, 403-4. or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]