Barbara (abeslaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barbara (abeslaria)
Barbara (1965).jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMonique Andrée Serf
JaiotzaParisko 17. barrutia1930eko ekainaren 9a
Herrialdea Frantzia
Talde etnikoajudua
HeriotzaNeuilly-sur-Seine1997ko azaroaren 24a (67 urte)
Hobiratze lekuaBagneuxko hilerria
Heriotza modua: gaixotasun kardiobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, egile abeslaria, abeslaria, poeta eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Barbara
Genero artistikoachansona
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
DiskoetxeaUniversal Music Group
Decca (en) Itzuli
La Voix de son Maître
Odeon
Philips

IMDB: nm0053219 Youtube: UCY7Rc00xpIySTZoyCA5m8uw Musicbrainz: cf8ffbfe-02ba-4b91-a608-9783d91f709a Songkick: 543316 Discogs: 374902 Find a Grave: 7715 Deezer: 3590 Edit the value on Wikidata

Monique Andrée Serf, Barbara moduan ezaguna, (Paris, Frantzia, 1930eko ekainaren 9a - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1997ko azaroaren 24a) frantses kantugile eta abeslaria izan zen.

Hasieran, Belgikako eta Frantziako kabaretetan aritu zen. Pianoa jotzen zuen, eta Brassens, Brel, Xarnof, Fragson eta beste abeslari batzuen kantak abesten zituen garai hartan. Gero, bere abestiak sortzen hasi zen, eta 1963an arrakasta handia lortu zuen bere diskorik ospetsuenetako batekin: Dis, quand reviendras-tu?.

Harrezkero, kabaretak utzi eta antzoki handietan hasi zen abesten (Bobino, Olympia, Zénith...). Barbararen abestiak intimistak dira eta, modu neurritsuan beti, bizitzaren alde malenkoniatsua agertzen dute: maitasun oroitzapenak, aitaren heriotza (Nantes), maitearen zain egotea (Pierre). Maisulan ugari konposatu zituen, hala nola Göttingen, Attendez que ma joie revienne, Marienbad, Une petite cantate eta Ma plus belle histoire d’amour. 1972an Jacques Brel zuzendariaren Frantz filmean esku hartu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]