Barbara Jagellondarra
| Barbara Jagellondarra | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Sandomierz, 1478ko uztailaren 15a |
| Heriotza | Leipzig eta Dresden, 1534ko otsailaren 15a (55 urte) |
| Hobiratze lekua | Meissen Cathedral (en) |
| Familia | |
| Aita | Kasimiro IV.a Jagellon |
| Ama | Elisabeth of Habsburg |
| Ezkontidea(k) | George, Duke of Saxony (en) |
| Seme-alabak | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Leinua | Jagellondarrak |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria |
Barbara Jagellondarra (Sandomierz, 1478ko uztailaren 15a –Leipzig, 1534ko otsailaren 15a) poloniar printzesa izan zen, Jagellondarren dinastiakoa eta, ezkontzaz, Saxoniako dukesa.[1][2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sandomierzen jaioa Kasimiro IV.a Poloniakoaren eta Elisabet Habsburgokoa Hungariakoaren seigarren alaba izan zen. Birramonaren izena zeraman, Barbara Celjekoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriza. Aitaren aldeko aitona-amonak Vladislao II.a Poloniakoa eta haren laugarren emaztea, Sofia Halshanykoa izan ziren. Amaren aldeko aiton-amonak Alberto II.a Hungariako erregea eta Isabel Luxenburgokoa zian ziren, Sigismundo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko erregearen alaba.
Gurasoen hamahiru seme-alabetatik hamabigarrena izan zen. Bere neba-ahizpen artean, Ladislao II.a Bohemiako eta Hungariako dukea, Eduviges Bavariako dukesa, Kasimiro Jagellondar Santua, Joan I.a Alberto Poloniakoa, Alexandro I. Jagellondar Zaharra, Sigismundo I.a Jagellon Zaharra, Ana Pomeraniako dukesa, Sofia Jagellondarra, Brandeburgoko margravina eta Isabel izeneko hiru ahizpa.
Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1496ko azaroaren 21ean ezkondu zen Jurgi Saxoniakoarekin —Bizardunarekin— (1471-1539) Leipzigen egindako zeremonia liluragarri batean. Ezkontzaren helburua Alemania eta Poloniaren arteko harreman diplomatikoak hobetzea zen, eta 6.286 noble alemaniar eta poloniar gonbidatu zituztela esaten da. Barbararen familiarentzat, ezkontzaren kontua oso garrantzitsua zen, Habsburgoko Etxearekin zuen lehia zela eta.
1513an, Barbarak eta bere senarrak Meisseneko Katedrala sortu zuten. Ordutik hainbat meza eta Pazko ospakizun liturgika izan zirela erregistratuta daude. Barbarak gutunak bidali zizkion senarrari, bera guduetan zegoen bitartean. Lekukoek ziotenez, oso senar-emazte maitekor eta zoriontsuak izan ziren.
Ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bikoteak hHamar seme-alaba izan zituen:
- Kristobal (gazterik hila).
- Joan (1498-1537ko urtarrilak 11) Isabel Hessekoarekin ezkondu zen.
- Wolfgang (gazterik hila).
- Ana (gazterik hila).
- Kristobal (gazterik hila).
- Ines (gazte hila).
- Frederiko (1504-15eko martxoak 15 - 1539ko otsailak 26).
- Kristina Saxoniakoa (1505-1549ko abenduaren 25a - 1549ko apirilaren 15a), Filipe I.a Hesseko landgravearekin ezkondua.
- Magdalena Saxoniakoa (1507-1534ko urtarrilak 25), Joakin II.a Brandeburgoko hauteslearekin ezkondua.
- Margarita (gazterik hila)
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1513an hil zen, 55 urterekin. Bere senarrak, doluan, bizarrik ez zuen egin eta, horregatik "Bizarduna" ezizena eman zioten.
Barbara Meisseneko katedralean lurperatu zuten, bere senarraren hil-kaperan, 1521-1524 artean eraikia. Hil-kaperako erretaula Lucas Cranach Zaharraren lana da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Instagram» www.instagram.com (kontsulta data: 2025-11-20).
- ↑ Bárbara Jagellón. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bárbara Jagellón: Cumpleaños y Muerte (1478-1534), Edad y Zodiaco» Happy Happy Birthday (kontsulta data: 2025-11-20).