Joan I.a Alberto
Itxura
Joan I.a Alberto | |||
---|---|---|---|
1492ko irailaren 23a (egutegi gregorianoa) - 1501eko ekainaren 17a (egutegi gregorianoa) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Krakovia, 1459ko abenduaren 27a (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Polonia | ||
Heriotza | Toruń, 1501eko ekainaren 17a (egutegi gregorianoa) (41 urte) | ||
Hobiratze lekua | Wawelgo katedrala | ||
Familia | |||
Aita | Kasimiro IV.a Jagellon | ||
Ama | Elisabeth of Habsburg | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Jagellondarrak | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | poloniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Joan I.a Alberto (polonieraz: Jan I Olbracht; Krakovia, 1459ko abenduaren 27a - Torun, 1501eko ekainaren 17a) Poloniako erregea izan zen 1492tik hil zen arte 1501ean.
Kasimiro IV.a Jagellondarra eta Elisabet Hungariakoaren semea izan zen. Printze oinordeko zela, tatariarrak garaitu zituen Kopystrzyen (1487). 1490ean, Hungariako nobleziak Hungariako errege izendatu zuen, baina bere anaia Ladislao II.a Jagellondarrak garaitu zuen. 1492an bere aitaren oinordekoa izan zen Poloniako errege bezala. Turkiarren aurkako kanpaina bati ekin zion Moldavian eta leialtasun-zina eskatu zien zaldun teutonikoei.