Kasimiro IV.a Jagellondarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kasimiro IV.a Jagellon» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kasimiro IV.a Jagellondarra
Casimir IV Jagiellon.PNG
Poloniako monarka

1447ko ekainak 25 - 1492ko ekainak 7
Bizitza
Jaiotza Krakovia1427ko azaroaren 30a
Herrialdea Lituaniako Dukerri Handia
Heriotza Hrodna1492ko ekainaren 7a (64 urte)
Hobiratze lekua Wawelgo katedrala
Familia
Aita Jogaila
Ama Sophia of Halshany
Ezkontidea(k) Elisabeth of Habsburg
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Jagellondarrak
Lanbidea
Lanbidea subiranoa
Jasotako sariak

Kasimiro IV.a. Jagellondarra (polonieraz: Kazimierz Jagiellonczyk; lituanieraz: Kazimieras Jogailaitis; Krakovia, 1427ko azaroaren 30a - Hrodna, 1492ko ekainaren 7a), Lituaniako duke handia (1427-1492) eta Poloniako erregea (1447-1492) izan zen.

Ladislao II.a Jagellonen eta haren laugarren emazte Sofia Holszanykoaren bigarren semea. Haren osaba Sigismundo I.a Kęstutaitis hil zutenean, Lituaniako dukerria eskuratu zuen, eta anaia Ladislao borrokan hil zitzaionean bilakatu zen Poloniako errege.

Haren erreinaldiko garaipen nagusia Hamahiru Urteko Gerran Zaldun Teutonikoak menderatzea izan zen (1454-1466). Horren ondorioz, Prusiaren parte bat (Errege Prusia edo Prusia Poloniarra) —Gdansk-eko Pomerania— bereganatu zuen, eta Ekialdeko Prusiaraino hedatu zuen bere jabegoa.

Haren erregealdian inprimatu zen lehen liburua Polonian (1474). 1484an, turkoek Besarabiako parte bat eta Moldavia bereganatu zituzten.

Elisabete Hungariakoarekin ezkondu zen, eta 13 seme-alaba izan zituzten. Haien semeetariko lau errege izan ziren: Ladislao II.a Jagellon, Hungariako eta Bohemiako errege; Joan I.a Alberto Jagellon, Poloniako errege; Alexandro I.a Jagellon, Lituaniako duke handia eta Poloniako errege; eta Sigismundo I.a Zaharra, Poloniako erregea eta Lituaniako duke handia.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kasimiro IV.a Jagellondarra Aldatu lotura Wikidatan