Edukira joan

Barealdi Magikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barealdi Magikoa
Jatorria
Egilea(k)Alfredo Sanzol
Estreinaldi-data2014ko urriaren 10a
IzenburuaLa calma mágica
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Alfredo Sanzol
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaCentro Dramático Nacional
Tanttaka Teatroa

Barealdi Magikoa (gaztelaniaz: La calma mágica) Alfredo Sanzol idazle iruindarraren antzezlana da, 2014an Centro Dramático Nacionalak eta Tanttaka Teatroak ekoiztu zutena. Madrilgo Valle-Inclán Antzokian estreinatu zuten.[1]

Euskarazko bertsiorako Harkaitz Canok egin zituen itzulpenak.[2]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Oliverrek bizimodua aldatu nahi du. Lan-elkarrizketa batean, bere nagusi izango denak onddo haluzinogeno batzuk eskainiko dizkio. Hala, Oliver hasiko da ikusten etorkizunean ordenagailuaren aurrean lo geldituko dela, edota bezero batek mugikorrarekin burukadak ematen grabatuko duela. Oliverrek nahiko du bezeroak bideoa mugikorretik borratzea; bezeroak ez, ordea. Bi burugogorren borrokatik sortu da duintasuna eta bizitzaren zentzua bilatzeari buruzko istorio hau.[3]

Antzezle-taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelaniazko bertsioan, Sandra Ferrús, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Aitor Mazo eta Iñaki Rikarte agertu ziren. Euskarazkoan, berriz, Itziar Ituño, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jose Kruz Gurrutxaga eta Martxelo Rubio

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Artea Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.