Tanttaka Teatroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Tanttaka Teatroa antzerki-talde gipuzkoarra da, 1983an sortua.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortu zenetik 2000. urtera arte hemeretzi produkzio taularatu zituzten, estilo arras desberdinekoak guztiak ere. Besteak beste, Agur Eire Agur, Flaminio, Adagio Violentísimo, Como Hansel y Gretel eta Todas culpables muntaiak taularatu dituzte. Arrakasta handia izan duten proiektuak jarri ditu abian talde honek, hala nola 1996an estreinatu eta 2000. urtean 600.000 ikusle baino gehiago izan ondoren Max saria lortu zuen El Florido pensil lana. Andrés Sopeñaren liburua oinarri du antzezlan horrek, eta frankismoaren garaiko eskola eta ohiturak taularatzen dira euskaraz eta gaztelaniazko bertsio bikoitzean, Fernando Bernues eta Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean. Ikusle gehien erakarri dituen Euskal Herriko antzezlana izan da.

Tanttaka Teatroak bospasei lan zeuzkan ikusgai aldi berean 2000. urtean, eta haietan ziharduten lanean hainbat eta hainbat lehen mailako euskal aktore: Jose Ramon Soroiz, Mikel Garmendia (Donostia, 2005ean hila), Kike Diaz de Rada, Isidoro Fernandez, Ramon Agirre, Paco Sagarzazu, Joseba Apaolaza, Patxi Barko, Niko Lizeaga, Teresa Calo, Idoia Sagarzazu, Aitzpea Goenaga, besteak beste. Muntaia horien artean aipa daitezke Todo Shakespeare (o casi), lan estatubatuar baten egokitzapena, Patxi Barkok eta Carlos Zabalak egina; Jugando con papá-Aitarekin jolasean, Pep Antón Gómezek zuzendua; 1998an estreinatutako Dakota, Josep Maria Mestresek zuzendua, edota konpainiaren beste hainbat lan bezala Fernando Bernuesek zuzendutako Chiquilladas-Umekeriak. 2000. urtean El pianista del océano-Ozeanoko pianista lana estreinatu zuten, Alessando Barico idazle italiarrak antzerkirako idatziriko aurreneko obra. Fernando Bernuesen zuzendaritzapean eta Iñaki Salvadorren musikaz, Jose Ramon Soroizek eta Kike Diaz de Radak zuten obra horretan paper nagusia, euskarazko bertsioan batak eta gaztelerazkoan besteak.

2008an, Hnuy illa ikuskizuna sortu zuen Kukai dantza konpainiarekin, antzerkia eta dantza uztartuz, Joseba Sarrionandiaren poemetan oinarriturik.

Gaur egun 16 antzezlan dituzte Antzokietan.

Lanen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agur Eire, Agur...
  • Flaminio (opera bufoa)
  • Adagio violentíssimo
  • Zilbor Hestea
  • Kontuz, maite zaitut
  • Hansel eta Gretel
  • Todas culpables
  • Denak errudun (Pere Sagistrá, 1994)
  • Umekeriak (Rymond Cousse, 1995)
  • El Florido Pensil (Andrés Sopeña, 1996)
  • Shakespeare Osoa (gutxi gorabehera) (Adam Long, Daniel Singer eta Jess Winfield, 1997)
  • Dakota (Jordi Galcerán, 1998)
  • Aitarekin jolasean (Ionesco, 1998)
  • Hor dago koxka (2000)
  • Errudun jaioak (2001)
  • Ekaitz txorien eskua (2002)
  • 1937 Gogoaren bidezidorretatik (2002)
  • Ezezaguna helbide honetan (2004)
  • Tramankuluak(2005)
  • Otehitzari biraka (2005)
  • Emakumeak izarapean (2007)
  • Carta d´una desconeguda (2007)
  • Denboraren museoa (2007)
  • Arrainen bazka (2008)
  • Hnuy illa (2008)
  • Tatami (2009)
  • La mujer justa (2010)
  • Ipar Haizearen kontra (2011)
  • Kafka eta panpina bidaiaria (2011)
  • Bejon daigula (2012)
  • Komunikzioa Inkomunikazioa (2013)
  • Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa elurretan) (2014)
  • Barealdi majikoa (2014)
  • Testosterona (2014)
  • Kreditua (2015)
  • Muxua (2015)
  • El Florido Pensil (neskak) (2016)
  • Mi suicidio (2016)
  • Soinujolearen semea (2016)
  • Gauerdian (2016)
  • No me hagas daño (2016)
  • Muxua (2017)
  • Soka (2017)
  • Giltzadun etxea (2017)
  • Izoztutako haizea bezala (2018)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]