Barmbrack
Itxura
Barmbrack | |
---|---|
ogi altxagarridun, traditional food (en) eta raisin bread (en) | |
Osagaiak | sultana (en) |
Historia | |
Jatorria | Irlandako Errepublika |
Barmbrack (irlanderaz bairín breac, euskaraz "orbaindun ogia" esan nahi du) Irlandako mahaspasa eta sultanak dituen legamidun usadiozko ogi mota bat da. Borobil itxurako piezetan saldu ohi da, maiz gosarian gurin eta teaz lagundurik jaten da. Ogi honen mamia moldeko ogiarena baina gozoagoa da, baina ez bizkotxo baten adinekoa.
Ogi honen orea egiteko legamia garagardotik hartzen zela esan ohi zen, eta ziurrenik hala izango zen. Irlandan Halloween jaiegunez hartzeko ohitura ere badago, orduan Halloween Brack deitu ohi zaio.
Galesko usadiozko bara brith ogiaren antza du, bai osagaiez nahiz izenaren esanahiez ere.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Barmbrack ogiaren errezeta ikusgai (Ingelesez)