Barte

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bartea, gaztelaniaz artikuluarekin adierazi normalean (El Barte), Barrundian (Araba) egin ohi den opil bat da, bigarren mailako irinez egindako ogi handi bat. Henrike Knörr euskalariaren arabera, partem latinezkoaren (partea, zatia) euskaratze argi bat barte da izena: ogia bedeinkatu ondoren zatikatu eta bi herriko biztanleen artean partekatzeko zeremonia batean hartzen denez, hortik etimologia posible hori[1].

Hermua eta Larreako herrien artean uztailaren 4an egiten den erromeria eta ospakizun berezi baterako prestatzen da, eta jaiak berak Bartearen erromeria izena hartzen du. Urtero, uztailaren 4an, ondoko Hermua herrira abiatzen dira Larreako biztanleak oinez. San Martin elizan meza egiten da, eta bartea bedeinkatzen. Ondoren, Larreakoek opari ematen diete bartea Hermuakoei[1]. Zeremonia soka-dantza eta aurresku berezi batekin osatzen da[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) RUIZ DE EGUINO, Kepa. (2008-01-18). «La fiesta de “El Barte” en Larrea (I/II)» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  2. Ezpalak 2015 Larreako herritarrak: Bartearen aurreskua. (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).