Opil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Opil
CrunchyBuns.JPG
Osagaiak
Oinarria irina

Opila gehien bat gozogintzaren alorrean sortzen den eta gozoa den janaria da. Opilaren osagai nagusia irina da, baina beste osagai batzuk ere izan ditzake, batez ere gurina eta azukrea. Opilak egiteko, irin mota asko erabiltzen da, eta betegarria izan dezakete edo ez.

Formari dagokionez, luzeak eta meheak izan daitezke, edo borobilak, bilduak eta forma askotakoak. Normalean gosari eta askarietan jaten da, edo otordu nagusietako azkenburuko modura, kafearekin batera.

Opilak haiek egiteko erabili den orearen arabera sailka daitezke:

Opil hitza, bestalde, gozoak ez diren beste ore batzuekin egindako janarien izenen osagai modura agertzen da askotan. Oro har, ore bat labean erre, edo frijitu ondoren sortutako janarietan erabiltzen da: arrautzopil, piperropil, gaztainopil, etab.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Opil Aldatu lotura Wikidatan


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.