Barthold Georg Niebuhr
Itxura
Barthold Georg Niebuhr (Kopenhage, 1776ko abuztuaren 27a - Berlin, 1831ko urtarrilaren 2a) alemaniar historialari eta humanista izan zen. Carsten Niebuhr esploratzailearen semea zen. Danimarkako kolonietako administratzaile izan zen 1805era arte, eta urte horretan Prusiaren aginduetara jarri zen. Eragin handia izan zuen historiografia kritikoan. Römische Geschichte, Erromari buruz idatzi zuen historian (1811-1812), ezkutuko kritika bat nabari da Napoleonen inperioaren kontra. Horrez gainera, Kleine Schriften (1828-1843, Idazki laburrak) eta, Griechische Heroengeschichten(1842, Greziako heroien historia), liburuak idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.