Edukira joan

Basilio Martín Patino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Basilio Martín Patino

(2013)
Bizitza
JaiotzaLumbrales1930eko urriaren 29a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2017ko abuztuaren 13a (86 urte)
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0554556 Allocine: 24904 Allmovie: p105770 Edit the value on Wikidata

Basilio Martín Patino (Lumbrales, Salamanca, 1930eko urriaren 29a - Madril, 2017ko abuztuaren 13a) espainiar zinema-zuzendaria izan zen.

Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen Salamancan, eta Cinema Universitario aldizkaria eta zinema-klub bat sortu zituen bertan. Madrila aldatu zen geroago, Zinemako Eskola Ofizialean zuzendaritza ikastera. Hasieran telebistarako eta publizitateko lanak egin zituen, baina ondoren zinemagintzan hasi zen. Bi film labur zuzendu zituen lehenik, eta 1965ean egin zuen lehenengo film luzeak, Nueve cartas a Berta (Bederatzi gutun Bertari), Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Maskorra irabazi zuen[1]. Garai hartako film espainiar onenetakoa izan zen, eta bere lanetan azpimarratzekoa da Frantziako Nouvelle Vagueren eragina. Baina Martín Patinok ideia aurrerazaleak aldeztu izan zituen, eta horrek arazoak sortu zizkion zentsurarekin, adibidez Canciones para después de una guerra (1971, Gerra ondoren baterako kantuak) filmean, zeina debekatuta egon baitzen Francoren diktaduraren garaian. Geroago egin zituen Queridísimos verdugos (1974, Borrero maiteak) edo Caudillo (1976), artxiboko irudien bitartez (irudi horietako batzuk aurretik Espainian sekula ikusi gabeak ziren), Espainiako azken urteetako historiaren ikuspegi kritikoa eskaintzen duten filmak. Dena dela, batetik zentsuraren eraginez, eta bestetik eskakizun komertzialen aurrean amore eman ez izanaren eta une jakinetako gertaeren arrakasta (turismoa, etab.) baliatu nahi ez izanaren eraginez, ez zen oso zinemagile oparoa izan. 2007. urtean Salamancako Unibertsitateak doctor honoris causa izendatu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Nueve cartas a Berta Basiliomartinpatino.com

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]