Bateratze Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bateratze Arraun Elkartea
Sorrera 2001-2003
Herria Euskal Herria Elantxobe eta Plentzia
(Bizkaia)
Entrenatzailea Euskal Herria Juan Karlos Gernika
Patroia(k) Euskal Herria Juan Karlos Gernika
Euskal Herria Iraitz Fernandez
Kolorea(k)           gorria, berdea,
          horia eta beltza
Trainerua      Plentzitarra
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2019: Kontxa ez
2019: Liga ez
2020 ez

Bateratze Arraun Elkartea Elantxobe eta Arkotek bat egindako trainerua izan zen 2001 eta 2003 artean trainerua atera zuena. Elastikoak talde bien koloreak zituen, gorria, berdea, horia eta beltza.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraunlari eskasia zela-eta, 2001 urtean Elantxobe eta Arkotek bat egin zuten eta lehen denboraldian Traineruen Euskal Ligan 15. postuan gelditu ziren, urte hartan Elantxobe-Arkote izenarekin.

Bigarren denboraldian Bateratze Arraun Elkartea izena hartu eta maila hobea lortu zuen. 11. postua eskuratu zuen Euskal Ligan A mailako estropadak jokatuz (Zarauzko Ikurrina, Telefonica, Getxo, Petronor, Bermeo...) eta emaitarik onena Getxoko zazpigarren postua izan zuen.

Hirugarren eta azken denboraldian Federazio Ligan kokatua izan zen (2. maila) eta bederatzigarren gelditu ziren. Dena dela TKE Ligako taldeek ez zuten Euskadiko Txapelketan parte hartu eta Bateratzek hirugarren postua eskuratu zuen.

Ligak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]